#AngustiaKomunikatiboa

newspaper_extra_copy-1

Hola berriz JK,

zer gertatzen zaigu? Gero eta jende gehiago #angustiakomunikatiboa -rekin, herrialdeko komunikabide nagusienak, gure jardunbideak (gehiegi) baldintzatzen dituelako.

Hori dela-eta, sarritan, aste, hilabete edo urtetako lanean pentsatzeko ahalmenik gabe, egunean jardutera, inprobisatzera jotzen da. Agenda politikoa eta komunikatiboa (zeinen muga zaila politika eta komunikazioaren artekoa) erabat egunkari bati emana egiten dela gure Gipuzki honetan, horixe sentipena.

*

Estrategia komunikatiboak ezin du mugatu `zer egingo dugun´ eta`zer egin dugun´ esatera. Herritarrei‘zergatik egin(go) dugun’ eta‘nor garen’ azalerazi beharko genieke, erakunde, herri eragile edo subjektu politikoaren jardunaren inguruko ulermena eta atxekimendu emozionala bilatuz eta haren ekinbide guztiak modu koherentean eta norabide jakin baten barruan marraztuz.Kontrahegemonia bat sortu nahi bada, hegemonia berri horren balioak, eta ondorioz, norabidea, argitu behar da. Storytelling argi batek eguneroko angustiatik askatuko gintuzkeela uste duzu, komunikazioa egunerokoaren lokatzetatik libreago, eta ideien eta ideologiaren talkan zentratuago aritzeko modua emango ligukeelako?.

*

Hau guztia esanda, #angustiakomunikatiboak gure bide, erabaki eta gaitasunetan ditugun zalantzak agertarazten dituela gero eta garbiago dut. Eta hor, Baumanekin ezin adosago nago: “Poder significa la capacidad de hacer cosas, y la política es la habilidad para decidir qué cosas han de hacerse.” Politika egiteko ordua zela esaten genuen, ezta? Ez diezaiogun besteri ez duen botererik eman, orduan.

(Jatorrizkoa nire blogean)

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

3 pentsamendu “#AngustiaKomunikatiboa”-ri buruz

  • Ulertzen dut zer esan nahi duzun eta uste det arrazoia duzula. Halere, azkenaldian mass mediak orokorrean jasotzen ari diren egurra nik uste det kontuan hartzeko eta aztertzeko fenomeno bat dela. Kasu desberdinak daude gure inguruan: La Razon, El país… eta nola ez, El Diario Vasco. Nik hor kokatzen det DVrekin pasatzen dena Gipuzkoan.
    Gero eta jende gehiago ulertzen ari da medio guztiak “alderdikoiak” direla, guzti-guztiak, eta beraien interes propioak dituztela. “Periodikok esan du” edota “telebistak esan du” esaerek garai batean kriston indarra zeukaten, eta orain indar hori galtzen ari dira. “Ze telebistak esan du?” “Ze egunkarik?” … hau da nagusitzen ari dena.
    Arrazoi desberdinak egon daitezke fenomeno honen atzetik. DV-ren kasuan, 2011tik hartu duen jarrera oso nabarmena da. Lehen “terrorismoaren” aurka “informatzeko” erabiltzen zuen eskema manikeoa eguneroko gaietara eraman nahi izan du (hondakinak, bidesariak…), baino ez dira gauza bera eta oso agerian geratu da arestian komentatu dudan “alderdikeria”.
    Baino, beste aldetik, nik uste det fenomeno orokorra dela batez ere sare sozialen eraginagatik. Orain, nolabait, mass mediaren “diktadura” edo “komunikazioaren monopolioa” gainditzen ari da, informazio guztia mila bidetatik jasotzeko aukera dagoelako (beste eztabaida bat da ze nolako informazioa jasotzea aukeratzen dugun, baino bueno…). Eta guzti horren ondorioz, gero eta nabarmenagoa da teorian hain garbi dagoena: mass mediek manipulatzen dutela, manipulatu nahi gaituztela beraiei interesatzen zaien iritzi publiko zehatz bat sortzeko. Krisi egoera ere laguntzen ari da “insight” sozial honetan, hau da, azkenaldian gero eta jende gehiago konturatzen ari da. Edo horrela iruditzen zait neri.
    DV-ra itzuliz, nik uste det arrautza guztiak jarri dituela saski berdinean (hondakinak), eta hori oso arriskutsua dela beraientzat. Beraiek dira angustia komunikatiboa sentitu behar dutenak, ez gu. Horregatik arrazoia ematen dizut zure argudio nagusian: guk gurea egin behar dugu, herritarrei zuzenean hitz egiten, gure medioekin, beti ere alde emozionala ahaztu gabe.

  • Gogoetarako eta eztabaidarako bide anitz ematen duen gaia. Onartzen bazait, honako adar hau irekita utzi nahiko nuke: nor gara GU?
    Hemen ez gaude Gipuzkoan. Hona etortzen naizenean, Nafarroako egunerokotasunean sentitzen dudan #angustiakomunikatiboa arindu nahian, beste hegemonia eta botere batzuen aurrean topatzen naiz –aire aldaketa eskertzen da, dena den-. Zein dira komunikabide nagusienak HEMEN, GURE ARTEAN.

  • Botererik gabe ezin da politika egin. “Gure” politikariek politika egitea iritsi den ordua esaten digute. Zergaitik ez digute esaten boterea lortzea da lehen pausu estrategikoa? Zein boterekin egingo dute politika gaur egun? Non dago boterea gaur egun? Zeinek agintzen du? Zeinek erabakitzen du zer egin behar den? Onartu al dute menperatzaileen boterea beraiena izango balu bezala? Al dira menperatzaileen apendizeak? Ematen du baietz. Dugun boterea, herri bezala, gero ta gutxiago da. Ez badugu boterea berreskuratzen desagertuko gara. Boterea duten herriek Estatuetan bihurtzen dira. Ez dutenek, estatutu, estatus, eta hurrengo asmakerietan geratzen dira eta geratuko dira.