Angels Barcelo, urrezko danborra
Angels Barcelo
Angels Barceló katalandarra 2017ko Urrezko Danborra izango dela erabaki du Donostiako Udaletxeak; eta hautsak harrotu ditu.
Barceló Catalunya Radion hasi zen kazetari lanetan, eta ondoren TV3n jarraitu zuen. 1997-2005 bitarte Telecinco kateko albistegiak aurkeztu zituen. Ordutik hona SER irratian aritu da informazio programa bat kudeatzen, Bartzelonatik.
Biharko Udalbatzan baieztatu beharko du erabakia udalak, eta Eneko Goia alkateak hautua babestu du, Barcelók Donostiarekiko sentitzen duen “gertutasuna eta maitasuna” azpimarratuz. Hauek dira mahai gainean zeuden gainontzeko izenak: Richard Oribe kirolari paraolinpikoa, Maialen Chorraut piraguista, Alicia Amatriain dantzaria eta Amaia Montero abeslaria.
Goiak aitortu du kazetariaren izena “erakunde pribatuek” proposatu dutela. Bere aukeraketa babesteko bi argudio nagusi aurkeztu ditu: bata, ETAk amak utzi zituenean Donostira hurbildu zela programa bat egitera; bestea, gertaera beraren urtemuga gai beraren inguruko beste programa bat egitea. Alkatearen ustez, Barceló lanean aritu den tokietan hiriarekiko “konpromisoa, babesa eta maitasuna” erakutsi ditu egindako saio zein kolaborazioetan.
Hainbat txiolarik beren harridura eta haserrea agertu dituzte:
Angels Barcelo urrezko danbor? Beno, ni ohera noa: https://t.co/GeoNmkzR66
— Mikel Alvarez (@theindezents) January 9, 2017
Urrezko danborraren sariduna telefono listinekoen arteko zozketa batetik atera beharko lukete. Aurten, Bidebietako Rosi. Ale. Pakea.
— Ana Malagon Zaldua (@samuraitasuna) January 9, 2017
Seguru bera ere jo eta ma geratu dela…#donostiarkeriak https://t.co/fB5z5HGB2J
— mikel elosegi (@Mikelelosegiazp) January 9, 2017
@txargain @enekogara @inigosuspe Nik Donostiako beldurrezko asteko filmak komentatzen ditut batzuetan #Dagokionari #HelduDenUrterako
— Santi Leoné (@ororostorm) 2017(e)ko urtarrilak 9
Benetan eman diote urrezko danborra Angels Barcelori? Eta zer egin du, bada, andre horrek Donostiaren alde? Ze azalpen eman dute?
— leire narbaiza arizm (@txargain) January 9, 2017
Donostiako zalantza gabeko erreferentea:
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) January 9, 2017
Luzitzen ari da Donostiako Udal hau: 2016ko Kultur saria torero bati, 2017ko Urrezko Danborra Angels Barcelori (Ser)…
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) January 9, 2017
Angels Barceló? Barkatuko didazue ezjakintasuna, baina izan al da inoiz Donostian?
— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) January 9, 2017
@yoroto84 Barceló ronari esker Sansebastianetan jendeak harrapatzen dituen itxuengatik da? Ez dut ulertzen, benetan… #frikismoTamboril
— lander garro (@landergarro) 2017(e)ko urtarrilak 10
#Donostia-n tabernak, hotelak, taxistak… antolatuta daude. Herritarrak, ez. Horra hor #urrezkodanborra Ez egin negarrik gero.
— Mikel Iturria (@iturri) January 10, 2017
— Goio Arana (@goioarana) January 10, 2017
Donostiatik bi irratsaio egin izana, beraz, aski da Urrezko Danbor bat eskuratzeko; bat edo beste otu zait hamarkadak daramatzana Donostiatik, irratian eta euskaraz lan egiten. Maite Artola, adibidez. Baina Artola arlotea izango da ziurrenik, eta Barceló kosmopolita, eta ezin da ukatu mozkortzen duen abizen bat daukanik.
Sarean eztabaida handiena Barcelóren kontuak piztu duen arren, niri beste kontu batek deitu dit arreta, bereziki. Hiritar Merituaren saria, besteak beste, Aspanogi elkarteari emango diote, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkarteari.
Erraustegiak osasunean izan dezakeen eragina bolo-bolo dabilen garaian hau egitea ez zait ondo iruditzen, bultzatzaileek, tartean Donostiako Udalak, ezin izan duelako erakutsi errauskailua kaltegarria ez denik. Mediku askok nabarmendu dute errauskailua arriskutsua dela osasunarentzat; eta SER irratik kateak ezin izan zuen mahainguru batera kontrakoa babestuko zuen medikurik eraman izan, bilatzen saiatu ziren arren. Espero dezagun GuraSOS-ekoak Aspanogin ez amaitzea.
Lazo arrosak jarri eta ikerketa zein medikuntzan murrizketak egitea bezala da hori. Zuriketa.