Andromatoia

olimpiadas_android_utad2Aupa lagunok!

Android itzulpenak direla gora eta behera ibili gara azken hilabeteetan, eta proiektu hau bere puntu kritikora iritsi dela uste dugu.

Proiektu honen bultzatzaileok, bakarrik ezin dugula hau aurrera eraman ikusita, “Andromatoia” itzulpen maratoi bat prestatu dugu. Denon artean, CodeSyntax-eko bulogoetan elkartu eta azken sprint-a egingo dugu. Aukera paregabea izango da, itzultzen aritu garen guztiok elkar ezagutu eta sistema eragile honen azken esaldiak elkarrekin itzuli ostean ospakizun txiki bat egin ahal izateko.

 

Andromatoia, datorren asteko ostiralean izango da, hilak 12 arratsaldeko 15tatik hasita CodeSyntax-eko bulegoetan. Bertaratzea pentsatzen baduzue, aurrez abisua pasatzeko idatzi androideuskaraz@gmail.com helbidera edo jarri kontaktuan gure twitter kontuan. Ez galdu beraz euskal komunitateko jende berria ezagutu eta arratsalde polit bat igarotzeko parada hau! Animatu, jateko zerbait ere ez da faltako!

Informazio gehiagorako irakurri gure blogean.

Ondo izan eta mila esker guztiagatik!

Puntako teknologia ere geure hizkuntzan nahi dugulako. Android Euskaraz plataforma.

Zer duzu buruan “Andromatoia”-ri buruz

  • Datsegit da bainan androitik idazten nago.eta ezdatsegitera eman diot.