Andoni Perez Cuadrado joan zaigu

Andoni Perez Cuadrado joan zaigu –

Andoni Perez Cuadrado joan zaiguZenbat urte dituzu Andoni? Galdera hori askotan egiten zioten, eta berak beti horrela erantzuten zituen: eduki…eduki: 68, 80; 84; 87… bizi, aldiz: 1.000 urte.

Azkenean joan zaigu 93 zituela, baina berak ederki adierazten zuen moduan, askoz urte gehiago bizi ditu, eta askoz urte gehiago eskaini dizkio bere familiari eta bere herriari: Euskal Herriari.

Gaztetik gure herriarekin maiteminduta, hamaika arlotan aitzindari izan da gure laguna. Kooperatiben munduan; euskararen aldeko lanean, Arabako abertzale mugimenduan, Alzheimerrak jota dauden gaixoen aldeko taldeetan…

Bere garaiko pertsona zen, kristaua, zintzoa, askea. Bere ideien alde edonori aurre egiteko adorea zeukana. Frankismoaren ziegak ezagutu zituen, Melitón Manzanesek torturatu eta belarri bateko entzumena galdu zuen, baina ez zen inoiz kikildu. Bizitza osoa militantzian, lan boluntarioa egiten. Ez zuen sekula politikatik ala karguetatik sosik kobratu, , aldiz, sarritan bere patrikatik dirua jarri behar izan zuen hainbat ekimenetan.

Aldaketara egokitzeko gaitasuna zeukan Andonik. PNVren zatiketan, EA egiteko urrats eman zuen lehengo taldekoa. Euskaria taldearen zutabe nagusia; EHbildu osatu zenean, tinko eta argi baiezkoa eman zuen lehendabizikoetakoa.

Bake eta askatasunaren aldeko borrokalari sutsua. Bere biografiak duen izenburuak dioen bezala: Andoni “askatasun ufada” izan da. joan zaigu, baina utzi duen ondarea eta eredua gurekin geratzen da. hitza ematen diogu egiteke utzi duzun lana geure gain hartzen dugula, Euskal Herria independientea.

Agur eta ohore, mate zaitugu Andoni.

Hitz ematen dizugu lagun, egiteke utzi duzun lana geure gain hartzen dugula, Euskal Herria independientea.

.

Euskaria Taldearen izenean

Andoni Perez Cuadrado joan zaigu

Donostiarra Pasaiaratua.