Andoni Ortuzar: “Askoz gehiago dugu jokoan maiatzaren 25ean ekainaren 8an baino”

Andoni Ortuzar: "Askoz gehiago dugu jokoan maiatzaren 25ean ekainaren 8an baino"

Jeltzaleen buru Andoni Ortuzarrek pisua kendu dio Gure Esku Dago-k antolatutako giza kateari, benetan inportantea maiatzaren 25ean hautesontzietara joatea dela esanaz. “Uste dut euskaldunok askoz gehiago dugula jokoan maiatzaren 25ean, ekainaren 8an baino”.

“Militante jeltzaleek askatasuna izango dute giza katera joan ala ez erabakitzeko”


Osoigo.com galdera-erantzunen atarian adierazi du, oraindik ez duela erabaki joan ala ez: “Ez dut baztertzen joatea, oraindik ez dut erabaki. Baina ziurra da maiatzaren 25ean hautesontzietan izango naizela”. Europaren ezberdin baten alde egiteko tenorea dela bota du, “ez Cuba, ez Venezuela eta ez Ipar Korea”.

Hori esanik, zehaztu du, militante jeltzaleek askatasuna izango dutela ekainaren 8an zer egingo duten erabakitzeko. “Giza katera joatea ala ez militanteen hautua izango da”, dio Ortuzarrek. Gainera, errespetua adierazi dio mugimenduari, eta alderdien parte hartzerik gabe egiten ari den bideari. “Oso positiboa da bizitza egotea alderdien gainetik.”

Andoni Ortuzar: “Askoz gehiago dugu jokoan maiatzaren 25ean ekainaren 8an baino”

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Andoni Ortuzar: “Askoz gehiago dugu jokoan maiatzaren 25ean ekainaren 8an baino””-ri buruz

  • fermin morrokozoko 2014-05-18 11:19

    Beren txapela pasatze horretan kontu honek ez du eraginik sortzen, eta beraz bi merkatuak mantentzen saiatzen dira. Gainera, haizu dute orain zer ez den garrantzitsua dioten bezala, beranduxeago eta oraingo kontu hau iragan denean, alegia, MAI 25etatik EKA 08rako tarte horretan, aldatu eta orduan garrantzitsua izanen dela berriz adieraztea. Gauza berri guti.