Andoaingo Eusko alderdi jeltzaleari

Atzo heldu zen Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia Andoaingo herrira. Herriz herri omen dago azkeneko boladan eta nere portalean itsatsitako kartelean jartzen zuenez, aldundian azken bi urte hauetan egindako lana aurkezteaz aparte, herritarren kezkak etabar jaso nahi omen zituen. Atzo bertan jakin nuen, Udaletxeko langileekin batzarra egin zuela. Zertaz hitzegin zuenaren berri ezin dizuet eman. Ez udaletxean eta ez arratsaldean Basteroko aretoan burutu zuen batzarrean, bertan egon ez nintzelako.

Gauean nere FaceBook-eko profila ireki eta Andoaingo EAJ eta biok “lagunak” garenez, iruzkin eta argazki honekin egin nuen topo:

Hasiera batean, txantxa baten moduan ulertu egin nuen. Baino, buruari batzuetan (gehienetan) behar duen seriotasun apur hori eskatu eta gero, gauzak beste modu batean ikusi nituen. Eta ez zitzaidan batere gustatu sentitu nuena. Eta, Zergatik?

  • Gertatzen ari da: M. Garitano egunkaria irakurtzen ari da alboan kopatxo bat duela (Gin-Tonic agian??). Tabernariari galdetu ezkero errexa gertuko zaigu zer ote zen jakitea.
  • Gertatu zen: Buruntza tabernan. Eguerdian, 10 euroko menua jan eta gero, kalean dago Martin. Hau jarrera arraroa da pertsona batean. Edo ezberdina izan behar du aldundi nagusiaren kasuan? Martin Ugalde eta Berria egunkariako langileak askotan ikusi izan ditut kale Txikiko txoko ezagun horretan. Beraiek jakingo dute ni baino hobeto ze motatako taberna den hori.
  • Ez zen gertatu behar: EAJko iruzkina adierazten du “ironiaz” (komatsoak ipini ditut, ironia askoz gehiago balio duelako): “..Gipuzkoarron alde gogor lan egiten eta bertako ekonomia zuzpertzen(sic) “. Nik ditudan datuen arabera, (nere portalean itsatsita zegoen kartela) Garitanok ez zuen asmo hori gure herrian.
  • Beti gertatu izan da: “Kotxe ofizial, protokolo eta guzti” Hau ironia baino, aurpegiratzen dioten luxu asiatikoa edo neurrigabekeria omen da.
  • Ez da gertatuko: Argazkilari trebatuak agian sari bat edo beste espero du bere alderdikidearen partez. Agian, 1200 likes, egunkari baten portada (edo barnekaldea humila baldun bada). Asko jota eta anbizio osoz jantzita, Martin Garitanoren hitzak entzungo nahiko ditu, barkamena eskatuz edo “..lo siento, no volvera a ocurrir” entzutea bere ahotik.

 

argazki200.php

Sentitzen nuenari erantzun zehatza eman eta gero gauza asko pasa zitzaizkidan burutik. Normalean alderantziz dagoen munduari buelta eman eta aurreko pasarteari buelta eman nion berriro. Orduan, galderak baino, erantzunak hasi ziren etengabe burua astintzen…

  • Gertatzen ari da: Martinek okupatzen duen aulki berberean, oraindik nabaritzen da aurreko diputatu nagusia izan zen Markel Olanoren ipurdiak utzitako marka. Hemendik gertu eta klik batera, bere bulegoan sortutako? empresa publiko baten kiratsa eta Etorlur izena (z)duena. Gaur egunkari baten albiste nagusia izan(go) da hain zuzen ere: Naiz.info

 

  • Noizbait, nonbait gertatu zen: Argazkirik gabe baino balizko froga ugariekin, jeltzaleen aldundia nagusia izan zen Markel Olano, Gin Tonic baten beharra ez zuenez, milaka euro publiko erabili zituen, herritar gehienek nahi ez duten erraustegia eraikitzeko behar zuen kreditua lortu eta gero burutu zuen ospakizunean. Hala ere, zindagit, Buruntzako menuan ez dituzuela angulak aurkituko ez eta “Swap”ekin negoziatzen ari diren gizontxoak aurkituko. Hori bai, kontu handiarekin ibili, kale Txikiko leihoetan kazetari jeltzaleak ehizatzeko gogoarekin daude eta.

 

  • Beti gertatu izan da: 2007an, EAJk in extremis aurkeztu behar izan zuen Markel Olano zerrendaburu, orain kontatzea pena merezi ez duen gertaera baten ondorioz. Hauteskunde kanpainan, aipatuko ez dudan moduan aurkeztu (behartu) zidaten pertsonalki. Beste behin Martin Ugalde parkean ikusi nuen Markel Olano hitzaldi baten harira, kanpokaldean Suhiltzaileek protestan ari zirela. Beti eramaten zuen kotxe ofiziala. Beti joaten ziren berarekin konfidantzako bizkarzainak. Beti, joaten zen bere etxera (zihur nago) guztiok ordaintzen dugun kotxearekin (Mercedes bat agian). Aldundi nagusia izatea horrelako abantaila eta eskubideak ematen dizkizu. Egia esan, behin bakarrik egin dut topo M. Garitanorekin Donostian. Eta ez zihoan kotxean eta bi lagun erraldoi horien arrastrorik ez.

 

  • Ez zen gertatu behar: Andoango EAJ-PNV alderdian dauden kide batzuk ezagutzen ditut. Baten bat ere, lagunen unibertso abstraktoan kokatzen dut ere (edo hori da nere sentsazioa behintzat). FaceBook-en ere, lagunak gara modu birtualean. Baino auzo-lotsa sentitu dut iruzkin hori ikusi eta gero. Garitanoren karikatura satirikoa, txisteak edo dena delakoa egitea zilegi eta zergatik ez, beharrezkoa ikusten dut. Baino EAJ-PNVk inor baino gehiago badaki, hipokresiaren erreinuan bekatuak edonon aurkitu daitezkeela eta Sabin Etxearen hormak hitzegiteko aukera izango balute, jainkoa bera errudun.

 

  • Ez da gertatuko: Andoaingo EAJk ez da damutuko egin duenagatik. Ez du barkamena eskatuko #AHTaren soka, herritarroi arnasarik gabe utzi eta egitasmo horren zentzugabekeria aitortzen denean. Ez ditu lehenetsiko guztion eskubideak, beraien hegemonia zalantzan jartzen bada. Ez da Independentzia lortu behar den helburua, bizirik mantendu behar den amets bat baizik. Ez du eraldaketarik nahi gutxi batzuk aberatsagoak diren bitartean. Ez zaie interesatzen lurraren etorkizuna eta atzetik etorriko diren belaunaldiena. Ongi baitakite, zerua, itsasoa zikindu eta maite zutenen lurralde misteriotsu ezezaguna besterik ez dela. Inoiz ez da Martin Garitano izkutatuko inon, hori egiteko inongo motiborik ez duelako. Amen.

 

(eta hau ez da hemen bukatu…jarraituko du noski)

*Informazio gehiago: AIURRI

7 pentsamendu “Andoaingo Eusko alderdi jeltzaleari”-ri buruz

  • Benetan, harritu egiten nauela etengabeko zirkoak. Guztiz normala da boterean daudenen bizkar oposizioan daudenak grazi asko edo eskaseko bromak egitea. Markel Olano balitz diputatu nagusia eta Facebooken ezker abertzalekoek egin izan balute komentario hori, ba normala litzatekeen bezala. (Bueno, hori eta askoz gauza gehiago ikusi izan ditugu). EMK zirkuseko garai horiek, bai ederrak, jajajaja.

    Zein da arazoa?

    Debate politiko bat zilegi da, eta aberasgarria, baina horrelako txepelkeria batengatik debatea abiatzea nahiko ridikuloa iruditzen zait.

    • Ez da nere asmoa honen inguruan debatea hastea. Bakarrik eskatzen dut nere herriko EAJ erantzunkizunez jokatzeko eta beraiek eskatzen duten errespetu instituzionala besteekiko izatea. Okerrena da, Bildu instituzioetara iritsi dela gauzak aldatzen saiatzeko. Gure herriaren egoera soziala eta ekonomiko geroz eta okerragoa da. Gure inguruneari begirada bat besterik ez dugu eman behar, EAJ-PSE eta PPren politika ekonomikoa noren zerbitzura dago eta denok oso ondo dakigu nortzuk izan dira Diputazioa nahi duten erara erabili dutenak beraien interesak mantentzeko. Umorea, noski baietz!! Ez dakizu zenbat algara bota ditut gaur EAJkoen kontura… ;))

      • Bueno, orain jeltzaleen bizkar barre egitea argazki eta komentario ridikulo eta irrigarri bat jarri dutelako, eta beste batean jeltzaleen bizkar barre egitea argazki eta komentario batean beste norbaitek irrigarri jarri dituztelako, ez dut uste umorearen oso esponente ona denik.
        Egizu barre denen bizkar… eta bereziki norberaren bizkar, gizona/emakumea.

        Eta, egoera sozioekonomikoari buruz eta ez dakit noren interesei, ba baietz, ez dizudala ezer ukatzen (edo berresten).
        Esaten nizun hori debatitu nahi baduzu, ba debati ezazu, atera gaia eta parte har dezala nahi duenak, baina ez ezazu aitzakia bezala erabili Facebooken jarri duten txorrada hau. Horixe baita, txorrada bat, alderdi guztiek gainerako alderdien kontra erabili ohi dituzten milaka txorradetako bat. Eta alderdi batzuek beste batzuek baino gehiago, portzierto.
        Zirkoa, mundua aldrebes: jeltzaleak sare sozialetan txorrada barregarriak zabaltzen guaiak izan nahian, eta ezker abertzalea minduta horrelako praxiarengatik.

        • Ringling! Ringling!
          Es el enemigo? Ustedes podrían parar la guerra un momento.

  • bai gizona bai!! umore pixka batekin hartu beharko duzu. Ezker abertzaleak makina bat aldiz egin ditu gisa honetako argazkiak, montaiak eta karteladak. nik ez dut zertan asaldatu ikusten. Argazkiak diputatu nagusia patxaraz bere bixita ofizialean gintonic bat edaten agertzen du. Politikaren jokoan koka dezakegu. idazlea asaldatuegi ikusten dut. hartu gintonic bat motel!!