Andoainen Errepublikaren ospakizuna, frankismoaren biktimekin
Gaur apirilaren 18an, Errepublika aldarrikatu eta frankismoak Andoainen eragin zituen 22 fusilatu eta gainerako zapalduen aldeko ekitaldi jendetsua egin da, horiei eskainitako oroitarrian, urtero ohi denez. Bertan fusilatuen senideak, Lau Haizetara Gogoan plataformako kideak, herriko bizilagunak eta errepublikanoen abesbatza eta musika banda bildu dira.
Fusilatuen familiarrek euren senitartekoei egin dien lore eskaintza hunkigarriarekin hasi da ekitaldia. Ondorengo txalaparta, aurreskua eta bertsolarien (Jon Beloki eta Jon Eskudero) saioaren ostean, hiru hizlariren txanda etorri da; “Oroituz, Andoainen” taldeko Gotzon Garmendia eta “Lau Haizetara Gogoan”-eko Juan Ramon Garai eta Alberto Muñoz. Frankismoaren biktimek benetako “egia, justizia eta erreparazioa” eskatzen dutela aldarrikatu dute. Ekitaldia errepublikanoen musikarekin amaitu da. Horien emankizunetik, tori iruditxo bat. Geroxeago, herriko kaleetan ibili dira kantari.
Gora Errepublika, Gora Euskal Herria, Osasuna eta Askatasuna!