Ametsa euskaldunon pozoin gozoa
Ametsa euskaldunon pozoin gozoa –
Hemen aipatuko dugun ametsa ez da gaueko amets inozentea, baizik eta eguneko amets iratzarria, batzuetan optimismotzat erruz hartzen duguna.
Euskal nazioaren egoera iluntzen den une honetan, gero ta argiago agertzen zaigu gure herritar askoren amets egiteko joera.
Nago ez den gure populuaren aspaldiko ezaugarri bat, jadanik kalte asko egin diguna.
Erratzea ez da sekula on, bainan erruaz ohartu eta, posible da laster bidea zuzentzea. Erran daiteke egiaren ganako bidea horrelako erruz eta zuzenketaz egina dagoela.
Aldiz, ametsa, politika mailan batez ere, anitzez kaltegarriagoa da, zeren eta askoz gehiago kostatzen baitzaigu ametsetik irarzartzea, erruaz ohartu eta errua zuzentzea baino.
Izan ere, ametsa gure barren-barrenenean sortzen da, ez da erabat inozentea. Badu zer ikus nahi ginukeen eta existitzen ez den mundu batekin, nun portatzen ahalko ginatekeen komeni zaigun bezala.
Mundu horretan kolonorik ez dago, bakarrik dago konbentzitu behar den jendea.
Errua azalezkoa da eta piskat minartuz gero zuzentzen da, berriz ametsak sakonenean islatzen du gure baitako errealitatearen faltsutu beharra eta hari aurre egiteko beldurra. Horrengatik da hain zaila ametsetik iratzartzea, ez dugun adorea eta kemena galdegiten digu eta.
Gainera ametsak ez du aurre aurrez borroka egiten egiarekin, amarruz amarru dabila, eta, zer nahi mozorro badaki erabiltzen, sendimendu ona, zentzu ona, aditasuna, auto-estimua, erradikaltasuna eta abar…
Oso zabalduak diren bi adibiderekin bukatuko dugu :
Lehena, jende asko aurkitzen da, ezdakit zer mendeko Nafarroako erreinuaren konkista bat argudiatuz, konkista horren lurraldeak egunen batean berriz errekuperatzea amesten duena.
Orduan, horientzat orai bertan gure benatako lurraldeak galtzea ez da hain larri izan egunen batean errekuperatuko ditugun ber.
Zorigaitzez, gurea bezalako nazio tipientzat, sustrai etno-kultural kontuetan, galdua dena galdua da betiko.
Bigarrena, jende euskaltzale asko aurkitzen da amesten duena Herri kolonizatu edo dependiente batean, kolonizatuen eta kolonizatzaileen hizkuntzak betikotz elgarrekin bizi daitezkeela.
Alta hau pentsatzea edo kaiola batean arkume bat eta lehoi bat harmonian bizi litezkeela pentsatzea berdin da.
Herria egoera ezinago kritikoan dagola, amets egiteko joera hau adore falta da maila pertsonalean eta portaera suizidarioa nazio mailan.
Izan ere helburu seriorik ezin da finkatu, ez eta lortzeko estrategiarik asmatu.
Gu guziontzat urte berri on, eta, adore errealitatearen aurrean iratzarririk egoiteko!
Bikain berriz ere.
“Jende euskaltzale asko aurkitzen da amesten duena Herri kolonizatu edo dependiente batean, kolonizatuen eta kolonizatzaileen hizkuntzak betikotz elgarrekin bizi daitezkeela… Herria egoera ezinago kritikoan dagola, amets egiteko joera hau adore falta da maila pertsonalean eta portaera suizidarioa nazio mailan”.
Hala da. Baina beste aukera batzuk ere badira: maila pertsonalean norbere nahi ekonomikoen alde egitea lotsa barik, ardurak dauzkatenen kasuan, ondorioak bost axola.
Edo ezjakintasunez jokatzea. Azken hau da ohikoena, nire ustez. Euskararekiko jarrera ona duen jende gehiena ez da hizkuntzaren egoeraz jakitun, dena ondo doalako uste osoa dauka, hori izan baita agintarien mantra urteotan guztiotan, ia oposiziorik gabe.
Amets egiten dugu, lobelarra franko ematen digutelako…
Urte Berri on hiri ere eta mila esker iratzargailuari kukurruku jo arazteagatik berriz ere.
Gaurko “ametsak” biharko emaitzak. Gu gara (“jende asko” aipatzen duzuna) iturri zaharreko ur berria. Eta ez badakizu zein mendeetan gure Estatua (ez dut uste zurea denik) inbaditu zuten, faborez, ez egin jokoa inperialismoari.
Freud Jauna,
Emaiten du zerbait gaizki ulertu didazula. Ni, araiz, Nafarroak ezdakit noiz egindako konkistetaz ari nintzan, ez eta, auzoko erreinuek haren kontra egindakoaz.
Ez ote zinuen jadanik aurreiritzi txar bat ni hain gaizki ulertu eta hain laster akusatzeko?
Bestetik eskandalizatu zaituen “ezdakit” horrek adierazten du zailtasunak ditudala Nafarroaren (berak egindako) konkista guzien datak eta kokapenak behar orduan gogoratzeko. Grabea da?
« …favorez, ez egin jokoa inperialismoari » kontseilatzen didazularik,
beharrik « faborez » jarri duzu bestenaz hitz horietan Pragako auzi baten mehatxua ikusiko nuen.
. « Gaurko “ametsak” biharko emaitzak » diozu, bainan, nafarrak ziren ene aitaxi ta amatxietarik hiruek erranen zuten « Gaurko lanak, biharko uztak » eta diferentzia oso haundia da.
Akitanian gaindi asko ibilia zen, eta, lapurtar baizik ez zen ene laugarren aitaxik Akitaniako lur haien guzien gainean ditutzun pretentsio horiek « Ametsetako lukainkak » zirela erranen zizun deplauki.
Eta, kuriositatez asko interesatuko balute ere, eskubide pireenikoak, edo, denboran Nafaroaren erreinukoa izanak, edo, prehistorian proto-euskaldunez populutua izanak, ez zieten ezertan ideiaz kanbiaraziko.
Freud Jauna , faborez, iratzar zaite.
Nahiz dakidan ez dudala ene kasua larritzen baizik, barkatuko didazu ene jatorri hiru laurden nafarraren azpimarratzeko behar pudoregabe hau, bainan, pena egin didazu zuen Nafarroako erreinutik hain laster eta injustuki eskomunikatu nauzularik.
Freud Jauna, sustut aiherkunderik gabe eta laster artio
“Nafarroako erreinutik” zuren hitzak dira, nik erabiltzen ditudanak Nabar Estatua dira. Erreinua hitza azpimarratzea intentzionalki egiten duzu deskreditoa emateko idei nagusiari. Gure erreferentzi bakarra, Estatu mailan, Nabarra izan da eta jarraitzen du izaten. Hori da batzen diguna eta ez bigarrenezko asuntoak, Estatuaren forma (errepublika, erreinua, kalifatoa, inperioa, Estatuko konfederazioak…)
Konkistari buruz -nik inbasio kriminala eta delitu egoera esango nuke- ez dugu joan behar mendeetaraino haien efektuak aurkitzeko, gaurko kontua dela eta.
Eskomunioak, etabar, Vaticanori utziko diogu, gure hirugarren etsai zuzenari.
Beñat, ziur nago gauza askoetan koinziditzen ditugula. Ez dudana ulertzen da zure desprezio eta animadbertsioa euskaldunon Estatuari.
Zerbaiteko balio bazaizu hona hemen: http://www.orreaganep.net/artikuluak/non-gogoa-han-zangoa/
« Erreinua hitza azpimarratzea intentzionalki egiten duzu deskreditoa emateko idei nagusiari. » diozu:
Diskreditatzeko intentzioa zure buruan existitzen da bakarrik.
Erreinua edo antzekoa zen denbora hartan estatu forma bakarra eta berdin erraiten dut Frantziarrarentzat edo Inglatarrarentzat. Frantziarrak edo inglesak ez iduriz dira haserretzen.
Barkatu hau erran behar izaitea gatik, bainan hemen, zehazki egiten duzuna deitzen da « auzi faltsua »
eta modu erabiliena zen norbait erretzeko inkisizioaren denboran, lepotik laburtzeko hitleren denboran edo fusillatzeko Stalinen denboran.
Hemendik goiti, badaezpadaere, prudentziaz, zurekin erranen dut Nafarroako Estatua.
Ez zuen merezi kalapita hau guzia egitea horrengatik.
Ez izan hain dramatikoa, Beñat.
Izkutu nahi digutena:
https://pamiela.com/index.php/colecciones/castellano/ganbara/atlas-hist%C3%B3rico-de-navarra-detail
https://nabarlur.blogspot.com/
https://nafarzaleak.blogspot.com/
Beraz, bakoitzak egin behar duena egin dezan.
Nik ikusten dut nafar estatalismo hori neurri handian erdaldunen kontu bat, Freudek bidalitako esteka horiek lekuko.
Erdaldunek akaparatu ote dute independentismoa eta euskal Estatuzaleak bihurtu al dira? Eta euskadunak autonomismoan geratu al dira?
Ez dut uste. Uste dut ez dela soilik hizkuntzaren aferra bat.
Freud jauna, ene aldetik ez da nehungo dramarik. Entseiatzen naiz bakarrik suntsitzen ene kontra egin duzun auzi faltsua edo intentzio auzia. Hau oinarrizko portaera da enetako debate serio batean. Bestenaz debatea ez da, anabasa baizik.
Zure estekak begiratuko ditut
Hi, FREUD,
Gutaz barre egin nahian ari ez bahaiz,
Benetako crack bat haiz.
Gasteizen badiagu oso psikoanalista ona. Nahi baduk haren helbidea eta e-posta emango ditiat, eta kontaktuan jarri haiteke… Craaaack !
Esker ainitz, Peru.
Utzi nauzu denbora pixka bat pentsatzeko. Behar bada psikoanalista eta biok artean herri honetarako diagnostikoa aurkituko dugun. Hala ere zaila ikusten dut.
Erabat ados Beñat Castorene.
Pena ematen didana da, ikustea nola horrelako artikulu argi bat idatzi, eta ideia edo kritika produktiboak gehitzeko izan beharrean, zer mezu “txorratan” galtzen ditugun euskaldunok energiak.
Argi dago, Herriaren alde indarra duenak dauka legitimazioa zuzendaritzan!! Energiak xahutzeko balio duenak, ez!!!
Jo ta ke!!
“Herriaren alde”, oso subjetiboa eta konkreziorik gabe, ez du ezer esan nahi esaldiak. Legitimazioa du indar okupatzaileak gure lurraldetik bota behar direla argi eta garbi esaten dutenek. Nabar Estatuaren jarraipena planteatzen dutenek edo berdina esanda, Nabar Estatua da independentziaren abiapuntua.
Beste aldetik, oso tristeak ikusten zaituztet eztabaida mailarekin baina ez duzue erreparorik “ametsak” eta “txorratan” hitzak erabiltzeko zuei ez duzuenekin gustokoa eta modu pobrean deskalifikazio makinaria ateratzen duzue argumentorik gabe.
Benetako erresistentzia, Iruñeko Estatua berreskuratzea da, hots, gure LENENGO estatua. Eta gainontzeko guztia, okupatzaile bat izatea.
Askatasuna lortzea Herriarentzat eta gure Estatua edukitzea ezinbesteko helburuak dira. Izan ere konbentzituak gara bi baldintza hauek bete ezean, goiz edo berant akabo garela euskaldunok, eta, bestela pentsatzen dutenak ametsetan dabiltzela.
Artetik erraiteko, ametsetan ibiltzea erraiteak ez du deus iraingarririk. Erran dut « euskaldunon pozoina » zela, ez nuen Herri guziari irain egingogorik alabainan. Ametsetan ibiltzea da joera bat gure bizitza guzian borrokatu behar duguna.
Nabar Estatuari dagokionez, aldiz, ez naiz zu bezain aditua, bainan iduritzen zait kontuz ibili behar garela hainbat pundutan :
Auzoko erreinu etsaiek bortxaz eta injustuki kendu zigutelako, orai egin nahi duguna ez dela errekuperatzea baizik ? bai nahi dugunok sar dezakegu gure argumentuetan.
Bainan ez nituzke atzera egotziko nahi ez luketeenak eta alta helburuekin ados liratekeenak. Helburuekin ados izaitea da inportanteena.
Artetan erraiteko, ez du erran nahi helburuetara iristeko baliabide guziak zilegi direnik.
Aldiz jarraitu nahi duzun zure nafar Estatua baldin bada Burgosetik Bordaleraino eta Toulouseraino doan ametsetako hura, orduan, zure helburuen zinezkotasunekin batera zuk pertsonalki sinesgarritasun osoa galduko zinuke duzu ene begietan.
Independentzia urratzeko gurea den Estatua eta erreferente estrategikoa ekuaziotik at uzten badugu mesede haundiena egingo genioke etsaiari. Nabar Estatuari uko egin eta Euskal Herria sujeto politiko bezala jarraitzearekin zentsugabe bat da eta guziz infraestrategikoa. Horrekin euskaldunok garela mantentzea da baina zerbait gehiago behar dugu euskalduntasun horri berma emateko eta beren erabilera egon behar den lekura eramateko.
Eta hori dena ezinezkoa da akonplejatuak, ezinjakinak eta autoestima politikorik gabe jarraitzen badugu, hots, mentalki kolonizatuak jarraitzen badugu.
Izen gabeko herria gara non ez dakigun sujeto politikorik definitzea, zeinen dira gure lurrak, masa kritikorik gabe eta lidergorik gabe. Horrela ezinezkoa da fusio bat lidergo eta okupatuak sentitzen garenok artean ofensiba politikoa aurrera eramateko.
Non ez dagoen estrategia bateratzailerik ez dago politikarik, txarlatanismoa eta etsaiarekin kolaborazionismo hutsa besterik ez.
Gaur, mahi gainean bi proposamenak daude: Autonomismoa, sabinianismoren partetik (pnv-sortu-eta-ea etabar…), beren zazpiak-batekin edo independentzia: gurea den Estatuarekin.
Bat ala bestea. Aukeratu behar da. Erdian kokatzea eta handik eta hemendik hartzea inpostura politikoa deitzen zaiona da.
Nire aldetik, besterik gabe, bakoitzak berea bota du. Orain bakoitzari bere konklusioak ateratzea eta horren arabera, bere ibilbidea egitea.
Urte berri on erresistentzia berriari.
Freud Jauna, errespetatzen dut debatea geratzeko zure nahia, bainan testua publikatzeko ekimena hartu nuenez, eta ez bakarrik zuretzat, eni ere dagokit konklusio bat emaitea.
Freud jauna da amets egiten duen eta momentuz amets egiteko ezin konprimituzko beharra sentitzen duenaren adibide bat.
Nahiz ez duen agertuki komentatzen ene azken esaldia, bere ametsa nabarmenki da Burgosetik Bordaleraino eta Toulouseraino zabalduko liratekeen Nafar Herri eta Estatu bat berpiztea edo jarraitzea.
Azken diskurtsua nahikoa konfuso izaiteaz gain, bihurria da, zeren eta berak bezala amets egin nahi ez luketeenen kontrako akusazio,intentzio-auzi, mehatxu subliminalez mukurru betea dago. Egun bat osoa beharko litateke denak zerrendatu eta analisatzeko.
Ametsaren mundua oso gaiztoa, bihurria eta adoregabea izan daitekeenez gain, larriena da erabat inpotentea dela, eragingorki ekiteko errealitate gordinaren errekonozitzeko nahikundea ezinbestekoa delako.
Denok elgarrekin nahikunde hau eukiko dugulakoan , urte berri on denoi Freud jaunari barne
Ezin da estatua berreskuratu lehenik nazioa ez bada sendotzen. Gaur egun estatu hipotetikoaren (7 probintziak) lurretan euskaldunak, hau da, euskaraz BIZI direnak minoria dira eta gainera soilik 7 probintzietako eremu finko batean dira nagusi. Katalunian behintzat katalan hiztunak Kataluniako edozein lekutan aurki daitezke eta beraz burujabetasunaren aldeko katalanak ere (hizkuntza eta independentismoaren arteko lotura badago). Euskal 7 probintzietan ez da hori gertatzen.
Nahiz eta eztabaidari amaitutztat eman nionez eta nola ikusten dudan zure insistentzia eta sinesgabea gure posibilitateetan lapurtu dizkiguten lurraldeak berreskuratzeko, sarreratxo bat egingo dut eta laburbilduz pentsatzen dudana horri buruz transmitituko dizut.
Erabili behar duguna gure lurralde guziak errekuperatzeko barrazkiloaren estrategia da.
Ez dakigu oraindik han non sortuko den Nabar Estatuaren detonantea, behar bada Oreretatik Ondarruraino, edo Pauetik Mauleraino edo Naiaratik Iruñearaino.
Kontextu hontan pentsatu behar dugu indar gehienak daude lekuetan gure estatalitea ezarritzea. Bakarrik Ente propio batetik lortuko dugunean barraskiloaren estrategiari hasiera eman dezakegu. Bordeletik gaurko Goiko Aragoiaraino eta Atapuerkatik Tolosaraino ez dugu bapatean ezer lortuko. Estrategia progresiboa izan behar da.
Estatuak inposatzea lurralde libre batean lortuko bagenu hurrengo pausoak eman beharko genituzke gure Estatua erreferentzia bat bihurtzeko dauden beste lurralde oraindik okupatuak.
ShakespeareK omen esan zuen bezalakoa “Nabarra munduko harritasuna izango da”.
Gure unibertsitatea dohainik apartez kalitatezkoa izatea.
Gure sanitatea gauza bera.
Gure telebista eta komunikazio bitartekoak pedagogikoak eta salubreak izateak.
Gure haur eskolak askatasunean murgilduz eta haurren autoestima eta pertsonalitatea bultzatzen.
Sentimentu kolektiboa lantzea eta indibidualismoa baztertu.
Auzokrazia aurrera eramatera eta xaxi-demokraziarekin bukatzea.
Arkitektura eta gure herrien ingurua bertoko izateak eta eraikuntzak basatiekin bukatzea.
Nabar hiritar bakoitzari sustengo ekonomikoa, kulturala, politikoa eta teknologikoa ematea.
Gure indar koerzitiboak prebentiboak izateak, herrian integratuak eta kontziente izateak bere sustengo ekonomikoa eta haien legitimitaea herritik sortzen dela.
Ekonomia eta lan egiturak kooperatibista izateak Estatuaren laguntzarekin.
Kirola, osasunatik fisikoa eta mentala bultzatu eta konpetitismoa gaizki ulertuta baztertu.
Hori lortzeko, herriak zerga altuak ordaindu beharko lituzke eta kontrapartidan kalitatezko bizitzara helduko daiteke.
Nola dirutza herri poltsikotik aterako zelan eta kantitate haundietan, herriak haien gestorei urbiletik kontrolatuko lituzke eta auzokrazia (demokrazia) indartuko zela.
Horrelako Estatuarekin eta entegabeko seinalak bidali ez gero beste lurraldei haien benetazko Estatuan berrintegratzeko, dudarik gabe, haientzat, horrelako Estatuan parte hartzea oso seduktiboa izango litzateke eta haien historiaengatik, kulturarengatik eta geografiarengatik Nabar Estatura bueltatzera, etxera bueltatzea bezala izango litzateke, lujuzko etxe batera, gainera.
Gutxi gora behera, ideia handik doa eta garbi eduki behar duguna da helburu politiko eta estrategikoa bezala planteatzen ditugula pauso guztiak, ez udako ametsa bezala…
Ez dugu amore emango eta gurea dena berreskuratu arte, es dugu eutsiko.
Jon Oria Oses-ek idatzi zuen bezala bere liburuan “Nabarra es una colonia española y francesa”, azken kapituloan, kontatzen du nola Bearnes batek esaten ziola berak ez zuela itxaropenik galtzen Biarnoa, egun batean, Nabar Estatura itzuliko zelarekin.
Urte berri on, zurentzat ere, Beñat, nola susmatzen dudan zu ere erresistentziaren barruan zaudela. Orain, bai, banoa.
Freud jauna,
Diozu :
“Kontextu hontan pentsatu behar dugu indar gehienak daude lekuetan gure estatalitea ezarritzea. Bakarrik Ente propio batetik lortuko dugunean barraskiloaren estrategiari hasiera eman dezakegu. Bordeletik gaurko Goiko Aragoiaraino eta Atapuerkatik Tolosaraino ez dugu bapatean ezer lortuko. Estrategia progresiboa izan behar da.
Estatuak inposatzea lurralde libre batean lortuko bagenu hurrengo pausoak eman beharko genituzke gure Estatua erreferentzia bat bihurtzeko dauden beste lurralde oraindik okupatuak.”
Aldi honetan, alde batera utziko dut zure Nafar Estatuaren zabaleraren kontua, zeren eta enetako interesagokorik baita goiko zure lerro hauetan.
Zure « ente propio » horrek pentsatu arazi dit Zuzeunen bertan, aurreko saio batean guzion hausnarketari proposatzen nuen ideia bati :
« Estruktura sozio ekonomiko berria » nun abertzaleez osaturiko talde batek bere ideien araberako bizitza esperimenta lezakeen( hizhuntzaren pratikan, lanaren filosofian, bizi moduan eta abar…).
Nabarmen da zure « entea » eta « estruktura » diferenteak direla.
Izan ere, zuk ikusten duzu egiazko estatu tipi bat, “estalitatea” laukakeena eta aplikatuko lukeena libreki zure zerrenda luzean agertzen den politika probidentzial idealisatu bat.
Ez duzu uste etsaiek segituan suntsi lezaketela “estalitatea” oraiko indar harremanen baldintzetan?
Aldiz uste dut « estruktura » sor ginezakeela eta gara litezkeela zure karakoila ibil litekeen baino lasterrago.
Kontua da jakitea da noraino utziko gintuzkeen egitera nahi iduguna.
Halaere, diferentzia haundi honetaz aparte, iduritzen zait zure enteaz eta estrukturaz esan daitekeela antzeko gauza interesgarri batzu
Diozu :
“Gutxi gora behera, ideia handik doa eta garbi eduki behar duguna da helburu politiko eta estrategikoa bezala planteatzen ditugula pauso guztiak, ez udako ametsa bezala…
Ez dugu amore emango eta gurea dena berreskuratu arte, es dugu eutsiko.”
Huneraino bale
Diozu :
“Jon Oria Oses-ek idatzi zuen bezala bere liburuan “Nabarra es una colonia española y francesa”, azken kapituloan, kontatzen du nola Bearnes batek esaten ziola berak ez zuela itxaropenik galtzen Biarnoa, egun batean, Nabar Estatura itzuliko zelarekin.”
Ezdakit Oria Osesek ongi ezagutzen zituen, bainan iduritzen zait nik biarnotarrak ezagutzen ditutala aski untsa eta hurbildik erraiteko ezin zarela lekukotasun anekdotiko horren gainean bermatu berriro amesten hasteko.
Apunte txiki bat. 1607-ko ekainaren 07an Nabarrako korte subiranoek, Pauen kokatuak- Bearnen- aprobazioa eman zioten Enrike de Bourbon eta Albret Nabarrako III eta Frantziako IVren testamenduari non esaten zuen Nabarrako Koroa eta Frantziakoa sepratuak egon behar ziren eta gainera Nabarrako Koroa Albret Etxera itzuli behar zela.
Denok dakigun bezala, Paue ez dago zazpiak-batean barne Bearnoan baizik.
Nabar Estatu Orokorrak Donapaleun kokatuak zeuden garai berdinean.
Horiek bi izan dira gure azken instituzio nazionalak, estatalak.
1620 geroztik (Nantes-eko Ediktoarekin) dena bukatu zen, Frantziako Koroak Nabarrako koroa suntsitu zuen haien betiko moduan, genozidio eta sarraskiren bitartez.
Handik aurrera Nabarrako Korte Subiranoak Parlamentu-frantseza-bezala bihurtu zen, gaurko Gasteizko Parlamentua bezala, kasu hontan, espainola.
Errealitateak buru gogorra du eta nahiz eta amnesia batean guri isolatu nahi, ez naiz harritzen Bearnes horren nahiarekin. Logika guztia du. Azken finean, Bearnen, Pauen, eta Donapaleun daude Nabar Estatuaren azken erreskoldoak. Erreskoldo horiek izango al dira gure Estatuko errekuperazioaren abiapuntua? Leku berdinetik? Auskalo…
Euskal herri kanpoko “Erreskoldo” horiekin, obsesio bat dena zuretzat, alferretan ari zara;
Bearnotarrek beren iraganaren orria itzuli dute eta orai frantses peto petoak dira eta
Nahiagoko nuen mintza zaitezen, proposatu nizun bezala, “ente estatal” horietaz.
Nundik ateratzen ditutzu?
Antza zerbait ikusten dut Mao-tze- dong en “territorio libratu” en taktikarekin?
Badakizu ingurumena, indar erlazioen harremanak, baldintza orokorra, dena desberdina zela?
Indar erlaziori buruz, aipatzen duzunean ez digutela utziko edo noraino utziko digutela gurea egitea, politikan, etsaiak ez du inoiz ez ezer uzten. Guk gurea inposatu behar dugu, indarrez. Ente estatal hori, okupatuaK sentitzen garenotik osatzen da. Erresistentzia fasera pasa behar dugu eta gure lurraldeak ingorbenableak bihurtu behar dizkiogu gaur gobernatzen dutenei. Nik behintztat, han inbertituko ditut nire indarrak. Arlo hontan lana asko dago eta esparru desberdinetan baina benetazko konfrotazio batean, ez laboratorio experimental batean. Lortuko denean gure lurraldeak ingorbenableak izateak, horrek esan nahi du guk dugula kapazitatea gobernatzeko eta lurraldearen kontrola, pixkana, gure eskuetan geratzen dela. Ente estatal propioa zerbait konkretua da eta eguneroko gauza bat. Komodidatik ateratzea eta errestentziarako fasera pasatzea. Beste guzia kea saltzea da. Nire ustez, oraindik han, indarrak eta baldintza nahikoak daude hori planteatzeko eta aurrera eramateko. Horrek piztuko luke lotan dagoen eta behar dugun fusioa lidergo eta masa kritikoa artean.
Eztabaida irakurriz, hainbat gogoeta:
– Irabaziko badugu, inongo helburu estrategikori uko egin gabe, realpolitik soilaz egingo dugu aurrera, errealitate ankerraz jabetuz eta horren arabera jokatuz. Garaipena belaunaldietako partida bat da.
– Politika orain arteko zentzu hertsitik atera eta zentzu globalean ulertu beharko dugu (ekonomia, demografia, kultura), ez soilik etsaiak kontrolaturiko instituzioen kudeaketa gisa.
– Politikaren zentzu global hau barne duen estrategia eratu behar da, egoeraren larritasunetik abiatuz herria indartu eta epe luzerako begiradarekin askatasunerako bidean jartzeko.
Iruditzen zait lehentasunak finkatu beharra dagoela euskal eztabaida plazan. Zuhaitzak ez diezagula basoa ikustea ekidin
Zure entea ez da hasieran ulertu nuena, eta orai ulertzen dut zinez falta dugun erakunde politiko nazional bat dela. Ados naiz horretan.
Aldiz zure kabuz aldarrikatzen duzularik « indarrak eta baldintza nahikoak daude hori planteatzeko » hor ikusten dut prudentzia falta forman eta funtsean.
Bestetik ez dut batere sinesten ingobernablea izaitea nahikoa denik gobernatzeko kapazitatea eukitzeko. Kontrako eredu pila bat dago.
Heroiak ez garenok, arreta gehiago emaiten diogu Herriaren kontzientisatzeko lanari, eta indarren arteko desoreka ez gutiesteari.
Nik momentuz modestuki aipatzen nuena zen estruktura sozial bat, egoera txarrenetan bizirauteko euskal bizitza bat sortzea ahalbidetuko ligukeena.
Entseia gaiten denok iratzarririk, umil eta prudent egoiten Freud jauna.
Biba Beñat eskual iratzarrarazle duina!!!
Bi gauzetan koinziditzen ditugu: Estatu propioaren beharrarekin herri bezala ez desagertzeko eta erakunde (nik instituzioa esango nuke) politiko nazionala (nik estatala gustokoa dut) behar dugunekin Estaturantzerako prosezua gidatzeko.
Hala ere Estatuari buruz desberdin ttipi (edo ez han ttipia) bat dugu, nola ez dut susmatzen zuren partetik Estatua dugulako kontzientea izateaz.
Eta erakunde politiko nazional ordez nik instituzio estatal propia sortu behar duguna ikusten dut. Hots, behin behineko gobernu bat askatasunerako prosezua gidatzeko. Publikoa? Klandestinoa? Gure lurraldeetan kokatua? Gure lurraldeetik at? Hori analizatuko behar zen. Ziurazki, erresistentziarako fasea hasiera emateko bitarteko bat beharko genuke gobernu horri sustengoa emtako non Erresistentziarako Kontseilu Estatal bat sortu beharko genuken.
Herri bat, lurralde bat eta gobernu bat dira heluburua.
Gobernuari buruz, esan dena.
Lurraldeari buruz, kolonialismoaren efektuengandik arazo haundia dugu, eztabaida honetan ikusi dugun moduan.
Herriari buruz, nahiz eta herria beren boterearen arabarera definitzen den, zein den hemengo herriko sujeto politikoa karakterizatu behar dugu.
Nire ustez, gure lurraldeetan bi indar enfrentatuak daude. Marra gorriaz separatutak.
Alde batetik okupazioa bultzatzen dutenek eta beste adetik okupazioa sufritzen dutenek.
Okupanteak eta okupatuak. Zapaltzaileak eta zapalduak. Delinkuenteak eta delinkuentzia sufritzen dutenak.
Indar okupanteen estruktura “soziala”: Kolonoak, kanpotik etorritak eta natiboak, okupazio eta kolonialismoaren alde daudenak, errenegatuak.
Okupatuen bandoan: bi motazkoak aurkitzen ditugu. Kolonizatuak (oraindik han objetoak) eta deskolonizatuak (sujetoak).
Kolonizatuak dira independentistak direnak eta hala ere inperialismoari jokua egiten diote.
Gaur, beren zuzendaritzek, arma hartu behar dutela esaten badiote, arma bat hartuko dute. Bihar autonomia bultzatu behar dela eta errefrendatu, autonomia bultzatuko dute eta errefrendatuko dute. Han ere aurkitzen ditugu natiboak eta kanpotik etorritak.
Kolonizatu barnean beste motakoa ere dugu: politikaz jakintasuna nahiko sendoa dutenek baina ez daudenik prest paradigmo galtzaile batetik ateratzeko. Paradigmo horrek darama berrehun urte baino gehiago emaitzik eman gabe eta horrela jarraitzea pentsatsen dute beste laurehun urte gehiago. Han ere natiboak eta kanpotik etorritak aurkitzen ditugu.
Eta bukaeran, beraien buruak deskolonizatu lortu dutenek. Gutxiengoa dira baina hala ere erreferentzia eta garantia bat herri honentzat. Berriz ere, natiboak eta kanpotik etorritak aurkitzen ditugu haien artean.
Umilak, koerenteak, determinatuak, sendoak, antolatuak eta baita ere prudenteak izan behar garelarekin gustiz ados nago, hala ere eta tamalez, arriskuak ere hartu behar ditugu.
Freud Jauna, ados lehen esaldiarekin eta azkenarekin
Kolonizatuentzat arrazonamendu deskolonizatua entzuten edo irakurtzen dutenean amets edo erokeri bezalako kontua hartzen dute, tirano arrotzek sartu dizkioten ulermena eta pentsamendua ezin atera diren objetoak direlako.
Hau modu orokorrean esaten dut eta baita ere eztabaida honetatik ikusi ditudan konportamentuak.
Freud Jauna,
Bukatzekotan, gogotik barkatuko dizut ondar kiskilkeria apenas izkutu hau.
Ez dago zuri beriziki eta zuzenki idatzita nahiz eta zuk ere ametsaren kontua ateratu.
Interesa, koinziditzen diren puntuetan ditut. Desadostasunak ibilbidean aklaratzen-edo ez-dira.
Estatua gurea dena derrigorrezkoa izatea pentsamenduarekin eta baita lidergoa behar dugunarekin aportazio inportanteak eta zutabezkoak dira.
Faltan bota dut, nonbaiten, ausardia eta determinazioa gurea den tresna aztertzeko, defenditzeko eta erreklamatzeko.
Ez dut barkamenik eta absoluziorik behar, hori Vatikanori utziko diogu.
Plazerra ukan dut zuerkin eztabaidatzea eta sortu diren gaiak plazara ateratzera.
Beste bat arte eta izan untsa.