‘Amatasun ereduak ezbaiak’ eta ‘Sexu heziketa ikuspegi feministatik’ solasaldiak

Amatasun ereduak ezbaiak eta Sexu heziketa ikuspegi feministatik  –

Bor-bor solasaldi zikloaren barruan bi hitzaldi antolatu ditu Aiaraldeko Feminismo elkarteak asteburu honetarako. 11.00etatik 14.00ak arte luzatuko dira jardunaldiak, eta zaintza zein itzulpengintza zerbitzua eskainiko da.

“Amatasun ereduak ezbaian” eta “Sexu heziketa ikuspegi feministatik” izango dira BIHAR, urriaren 22an, Faktorian landuko diren gaiak.

‘Amatasun ereduak ezbaiak’ eta ‘Sexu heziketa ikuspegi feministatik’ solasaldiakBor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak antolatuta, solasaldi zikloa egingo da udazkenean zehar Aiaraldean. Urriaren 12an ekin zioten ekintzen segidari, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko argazki erakusketa eta tribial aurkezpenarekin. Bigarren ekitaldia larunbat honetan izango da, Aiaraldea Ekintzen Faktorian (Gardeako industriagunean, Errotari 4-8 pabilioia).

Hain zuzen, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezek ‘M, ama, ume’ liburua aurkeztuko dute, amatasun ereduak ezbaian jartzen dituena. Ondoren, Diana Ibargutxik sexu heziketa ikuspegi feministatik eskaintzeko pautak eta gogoetak plazaratuko ditu. Lehen hitzaldia 11.00etan hasiko da, eta bigarrena 12.30ean.

Amatasun bizigarriak izango dituzte hizpide Lagoma eta Fernandezek. 13 narrazio eta elkarrizketatik atera dute ondorio bilduma, eta liburu formatuan plazaratu dute Elkar argitaletxearen bitartez:

Solasaldi guztiak doakoak izango dira, eta ez da beharrezkoa aurrez izen-ematea. Era berean, ahalik eta partehartzaileena izateko, zaintza zein itzulpengintza zerbitzua eskainiko da behar duen ororentzat.

Jardunaldi zein bestelako proiektuei buruzko informazio guztia blog honetan egongo da eskura.

Egitasmoa Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz proiektuaren baitan dago, eta Arabako Foru Aldundiaren zein Laiaren babesa jaso du elkarteak jarduerak antolatu ahal izateko.

‘Amatasun ereduak ezbaiak’ eta ‘Sexu heziketa ikuspegi feministatik’ solasaldiak