Alu bat nola jan
Alu bat nola jan –
Gaiztakeritan eta EzpainGorri lagunek sexu-eskolak ematen jarraitzen dute, eta “Alu bat nola jan” argitaratu berri dute, “Zakil bat nola jan” txio-kateak izandako arrakastaren ondotik.
Jar ezazu arreta, irakurle, askori ondo etorriko zaiola esan digute-eta!
.
Lehenik eta behin, alua jateko gogoz egon zaitez. Ez ezazu jan behartuta sentitzen zarelako, kideak gogoa duelako zuk eduki ez arren edota zugandik espero dena dela uste duzulako (sexuaren edozein aspekturekin bezala).
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Argi eduki kideak ere alua jatea nahi duela. Ez pentsatu denok beti alua jatea nahi dugunik, batzuetan ez da hala. Jolasean ari zaretela, joan pixkanaka gerturatzen eta asmoa argi uzten, ezetz esateko aukera emateko.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Gorputz osoa da kitzikagarria, beraz ez zaitez aluan edo titietan soilik zentratu. Esperimentatu, probatu, gorputz osoa musukatu, laztandu, koskatu arroparen gainetik.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Bularrekoa badu, kendu. Asko bularrekoa kentzean urduri jartzen dira. Lasai, hori ere jolasa da. Begietara begiratu, musukatu, irribarre egin,… eta laguntza behar baduzu lasai eskatu, ez da ezer gertatzen. Horrek ez du momentua baldintzatuko. Jostagarria izan daiteke gainera.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Aurpegira igo berriz ere, ahoan musukatu, sudur puntan, kopetan, ahoko ezpainak miazkatu… tartekatu laztanak eta musuak gorputz osoan. Bera desio duzula erakutsiozu. Kidearen erreakzioek eta begiradek egin beharreko intentsitatearen eta erritmoaren informazioa emango dizute.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Besoak musukatu eta laztantzeak ere plazer handia ematen du, besapeak, eskumuturrak, eskuak, … baina kilima asko egin gabe. Ez dugu momentua apurtu nahi.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Izterrak, ipurdia,… laztandu, musukatu, miazkatu, kosk egin, … Alura bueltatu berriz. Ziur aski kuleroa bustita nabarituko duzu. Miazkatu bitartean kuleroak kendu. Ipurdialdetik eskuekin eta aurrealdetik hortzekin helduta kentzen badizkiozu, begietara begira, zoratuko duzu.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Alua jateko ez dago era magikorik, garrantzitsua denboraz eta gogoz hartzea da. Ezpain handietatik hasi: miazkatu, musukatu, koskatu… Baginaren ingurutik pasa mihia eta ezpain txikienetara joan. Askok ezpain txikienetan kosk egitea gustuko dute, erreakzioek emango dizute pista.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Besarkatu besoekin bi izterrak, ipurmasailak estutu, beso bat luzatu eta titiak laztandu, kidearen eskuak hartu, aldaketatik heldu, hatz pare bat kidearen ahoan sartu. Erabili besoak eta eskuak, eman plazera gorputz osoan zehar.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Mihia erlaxatuta mantendu, ez gogor, baina tonu pixkatxo batekin. Kideak aguantatzen badu, klitorian kosk egin. Ezpain txikietan ere. Ahoarekin O forma egin eta klitoria erritmikoki xurgatu. Sentsibilitatearen arabera, mihi puntarekin klitorian kolpe txiki eta bizkorrak eman.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Ez ahaztu begiradak, irribarrea, musuak… Atzamar bat bere barnean duzula ahoan musukatzen baduzu txoratuko duzu. Atzamarra atera eta ahoan sartu. Kidearen zukuak dastatu edota dastatuarazi. Nahi izan ezkero beste atzamar bat sar dezakezu.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Gustuko badu aldiz, ipurtzuloa miazka diezaiokezu eta mihia uzkitik hasita aluraino pasa. Biak eroso bazaudete ipurtzuloan atzamar bat sar diezaiokezu, goxotasunez eta presarik gabe.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Hala ere, plazer gehien ematen duena atzamar bi baginatik sartzea eta “g” puntua kitzikatzea da. Horretarako eskuko bi atzamar sartu eta “etorri” mugimenduak egin. Hau egin bitartean ahoarekin klitoria miazkatzen badiozu begietara begira, txoratuko da.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Emakume gehienek orgasmo asko izan ditzakete jarraian, baina hau pertsonaren araberakoa da, batez ere hezkuntzaren eta gorputzaren ezagutza mailaren araberakoa. Orgasmorik ez badu lasai, ez da ezer gertatzen. Bidea, ondo pasatzea da garrantzitsuena, ez “helmuga”.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Orgasmoa izan edo ez, kideak plazer handia sentituko du. Ez eten kontaktua bat batean: gorputza laztantzen jarraitu, izterren barnealdea musukatu eta koskatu, ahora itzuli eta bere fluxuarekin ezpainetan musukatu…
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Baina honek ez du esan nahi aluaren gainontzeko zonaldeak estimulatzen jarraitu ez dezakezunik: ezpainak laztandu, bagina inguruan mingainarekin jolastu, etab.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019
Eta garrantzitsuena biek (edo hiruek, edo guztiek!) gozatu alu jatearekin. Hala denean, kristona da eta.
— EzpainGorri (@EzpainG) August 19, 2019