Altxamendu faxistaren urteurrenean, “Gerra Aiaraldean” monografikoa aiaraldea.com atarian
Altxamendu faxistaren urteurrena dela eta aiaraldea.com atariak monografikoa prestatu du gaur.
Web-gunean, Amurrioko Aztarna etnografia taldearen eta Laudio Memoria taldearen testuak argitaratu ditugu; gerraren kronologia gure eskualdean jasotzen duen testua alde batetik, eta bestetik alde errepublikazalean zein faxistan parte hartu zuten Aiaraldeko bi herritarren biografiak.
Laudioko Juan Ibarrola, Errepublikaren teniente koronela
Urduñako Ángel Salas Larrazábal, “Otxandioko harakina” (armada faxistako pilotoa).
Era berean Aztarna taldeak lagatako argazki bilduma ere sareratu dugu atarian. Gerra garaiko 14 argazki ikusgai dituzue bertan.
Elkarrizketen atalean, errepublikaren alde borrokatu zen eta Lezaman (Amurrio) bizi den Mateo Balbuena komunista ekarri dugu plazara. Gerra urteak nola bizi izan zituen kontatu digu.
Azkenik, Urduña Hirian frankisten kontzentrazio esparru lazgarriaren testigantzak eta dokumentazioa jasotzen duen bideoa sareratu dugu.
Urduñako konzentrazio esparrua: omenaldia eta testigantzak
Bertan preso egondako herritarrei duela zenbait aste egin zitzaien omenaldia probestuta egin genituen grabaketak.
Aparta lana egin duzuena! Argazki ederrak… Zenbat gauza duten/zuten kontatzeko gure aiton-amonek.
Bejondaizuela!
Ez dadila horrelako sarraskirik errepika. Ez litzateke gutxi. Baina tamalez justiziarik ez da izanen.