Alternatiben Herria, bizitza duin eta jasangarriaren alde
Alternatiben Herria > Gauzak beti bezala egiten jarraitu beharrean beste modu batzuk badaudela, eta maiz, hobeak direla erakutsiko dute larunbatean Bilbon. Badago jende bat gauzak beste modu batera egiten dituena eta horiek bistaratzeko asmoz elkartuko dira Alternatiben Herrian.
“Alternatibak dituen herria bizirik dago”. Hala uste du Euskal Herriko Eskubide Soizalen Kartaren asanbladak eta horrexegatik 150 eragileren babesa eta laguntzarekin beste eredu baten indar erakustaldia egingo dute Bilbon.
Pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatuko dute: ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko eta nagusi den sistema aldatzeko. Ez da horrelako zerbait egiten den lehen aldia; duela bi aste egin zuten azkena Donibane Garazin, eta Bilbokoak testigua hartuko dio.
Bost auzotan banatuko da:
- Arragoa: hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren inguruko eztabaidak, azoka eta ekitaldiak egingo dituzte.
- Gure Gaia: naturarekin zerikusia izango duten tailerrak, eztabaidak eta azoka bilduko ditu.
- AuzoEKOnomia: ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan saretutako eragileek eztabaidak eta azoka egingo dute.
- Demokrazia, parte hartzea eta burujabetza: herrien eskubideen inguruan eta parte hartze demokratikoaren inguruan hausnarketa eta proposamen gunea izango da.
- Bizitza Duinak eta anitzak: gorputz eta bizi eredu ez normatiboen esperientziak jaso eta zabalduko dituen aniztasunaren auzoa izango da.
Egitaraua ikusteko klikatu argazkian: