Alfer gorotzak

Alfer gorotzak –

Edu Zelaietak Arabako Alea agerkarian.

Alfer gorotzak
Argazkia: Freepik.

“Administrazioak eskaintzen dion laguntza labirinto burokratikoa da, oztopoz betea..”

Sara Mesaren Silencio administrativo (La pobreza en el laberinto burocrático) liburua irakurri berri dut. Egileak dio lana ez dela aditu baten saiakera bat, baizik eta kronika pertsonala. Kafkaren hasierako aipuak abisu ematen digu lurralde absurdu batean sartuko garela, non pertsonak espediente hutsak diren.

Carmen, benetako istorio honen fikziozko protagonista, etxerik gabeko emakume bat da, ezgaitasunak dituena, eta gutxieneko errenta eskatzeko ahaleginean dabilena Andaluzian. Administrazioak eskaintzen dion laguntza labirinto burokratikoa da, oztopoz eta eragozpenez josia, zeinak gutxien duenari gehiago eskatzen baitio. Carmen bizirauten saiatzen den bitartean, pobreen inguruko diskurtso soziala are mingarriagoa da: “pribilegiatuak, lotsagabeak, alferrak eta abar.”. Aurreiritzi horiekin batera, aporofobiaren erradiografia bat eskaintzen du egileak.

Nik ez dakit zenbat Carmen egon daitezkeen Araban edo Euskal Herrian. Susmoa dut batzuek maiz loriatzen dituzten hemengo gizarte laguntzak eskuratzeko prozedurak ere labirintoak izan daitezkeela. Era berean, pobreen inguruko estereotipo mingarriak ere entzuten dira gure artean. Bai eta euskara jatorrean ere: alfer gorotzak, adibidez.

Epilogoan, Mesak sistema barrutik borrokatzen duten langile publikoei eskerrak ematen dizkie, erresistentzia egiten duten gizarte langileei-eta. Aipamen hori (ere) gustatu zait, besteak beste, manikeismoaren tentalditik ihes egiten duelako eta erantzukizun kolektiboa bistaratzen duelako. Eta, bukatzeko, azken azpimarra bat: pobrezia ez dago eztabaida politikoaren erdigunean, ez duelako polemika sozialik sortzen.

Andaluzian nahiz Euskal Herrian, oroigarri bat iruditu zait liburua: pobrezia, inork bere buruarentzat nahi ez duen egoera indibidualaz gain, geure gizartearen eraikuntza ere bada.

Alfer gorotzak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Alfer gorotzak”-ri buruz

  • Ez dakit diru laguntzak eskatzea nolako edo zenbaitenerako laberinto administratiboa izan daiteken, baina sistemari dagokiona, zaurgarritasunean dauden pertsona orori babesa ematea da, eta babes hori, berme guztiekin eman dadila. Eskubideak eta betebeharrak nahasten diren mundu honetan, agian, laberinto administratiboa nahitanahiezkoa bihurtzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude