Alderdiei buruzko apunte batzuk, Marotoren agurrean
Ezusteko handia izan da Gorka Urtaran Gasteizko alkate izendatu izana. Trikimailu politikoen dantza interesgarria izan da EAJren agintaldiaren hitzaurrea, eta merezi ditu apunte batzuk. Javier Marotoren kanporatzeak alderdi guztien lehentasunen erretratua marraztu du, azken minutura arte.
Datorren lerroak, alderdietsn ikuspuntua jarriz egindako apunteak dira, baina ezin dut honakoa nabarmendu gabe utzi: aldaketaren meritua Gora Gasteiz eta ildo horretan mugitu diren guzti guztiek egindako presioarena da. Izen-abizenekin. Marotorena ez zen botoa anti-Maroto bihurtu dutenena. Baita, ezagunagoak diren Jose Angel Cuerda eta Patxi Lazcoz alkate ohiena ere, eta hiriko sektore sozial, kultural eta politikoko jende andanarena. Fokua hor ere jarri gabe, ezin da ezer ulertu.
EAJk irabazi du partida. Hirugarren indarra izanik alkatetza lortu du. Halakorik ez da sekula gertatu Arabako hiriburuan. Zentroaren zentroan egoteak egin dio mesede, eta baita, onartu beharko dute, zikoizkeria (edo azerikeria, kristalaren arabera) politiko nabarmenak. Izan ere, EAJk ez du Maroto kentzeko ahalegina doan egin, boterea lortzeko baldintzarekin baizik. Hala, ezkerreko hiru indarren babesa jaso du, eta ez dio bigarren den EH Bilduri bere botoa eman (logikoena zatekeen). Hau da, aldaketa bai, baina neuk kudeatzen badut (Arabako Batzar Nagusietan ere babesa bermatuz!). Egia da, halere, tamainako ardura hartu duela, egoera zail batean: zinegotziak eta botoak galdu eta gero, eta itxuraz udalean babestuko duen indar sendorik gabe. Hortaz, erantzukizuna hartzekoa txalotzekoa da, baina, bestaldetik begiratuta, galtzeko ere gutxi du Urtaranek.
EH Bildu nabarmendu da, paradoxikoki, EAJren sustatzaile gisa. Kanpainan errepikatu zuten: “Gure botoak Maroto botatzeko botoak dira”. Bete dute hitza. Ez dira bigarren indarra izateak ematen zien alkatetzarako zilegitasunarekin tematu, jakin baitzekiten, batetik, jeltzaleek ez zutela berehalakoan lagunduko, bestetik, epe motzera etekinik lortu ez arren, luzera begira EH Bildu koalizioa indartzeko denbora hartu dutela (agintzearen urraketa eragotziz) eta gasteiztarren artean erreferentzialtasuna indartuz. Posibilismoan aritu dira, horren bertute eta akatsekin. Batek daki beste modu batera jokatu balute ez ote zuten Larrion alkate izendatuko… Aipatu behar da, askok uste izan genuela EH Bilduk Marotori alternatiba bilatzeko teman ez zuela halako indarrik egingo, ezta eskuzabaltasun ezohikorik erakutsiko ere. Aldiz, zintzotasun politiko lezio paregabea eman du.
PSErenak aparteko tomo bat behar du. Hainbat udaletako kromo aldaketaren parte izan da Gasteiz sozialisten mahaian, politika zaharraren erakusle xehe. Bazirudien Urtaranen alde irmo egingo zutela, akordioen ondorioz. EAJ eta PSEren hitzarmenak baina ez du bi egun iraun. Andoainen zinegotzi jeltzale batek muzin egin dio Sabin Etxearen aginduari, eta alkatetza EH Bilduri eman. Itxuraz, traizio horrekin mendekati, PSEk ukatu egin dio Urtarani botoa, eta kanpoan zirudien Maroto ia berpiztu du berriz. Hiritarren interesak ez ezik, PSEren hautesleenak ere erabat ahaztu ditu, eta haurrak balira bezala mareatu. Dekadentziaren ikur bihurtzen ari dira. Dena den, ikusi beharko da, haserrealdiaren ostean, jeltzaleekin duten hitzarmenari batu eta koalizioan gobernatzen duten Urtaranekin. Surrealismoaren gorena hori.
Podemos edo Hemen Gaude-Sumandok erabakia hartzeko asanbladari eman zion hitza, hauteskundeak eta gero, hori bai. Marotori irabazteko gai zen edozein alternatiba bozkatuko zutela adierazi zuten, eta bete. Harrigarria da Podemosen plataforma batek EAJren “kastari” botoa ematea, baina tira, Marotoren meritua da neurri handi batean.
Irabazi-k egoera estuagoa bizi izan du. Bere zinegotziaren botoak ezer baldintzatuko ez zutela uste zutenean heldu da PSEren erretiroa. Hala, azken unean Oskar Fernandezek bere buruari eman behar zion botoa aldatu du, busti da, eta Urtaranen alde egin. Berriz ere, Marotok sortu duen elur bolari esker.
Galtzaileen artean lehenbizikoa: Javier Maroto eta PP. Gizartea polarizatzeko izan duen gaitasun paregabekoak ordaina izan du. Garesti atera zaio etorkinen inguruan elkarbizitza pozoitzea. Ea nola erreakzionatzen duten, hain izan da handia hartu duten azken uneko zartakoa! Ez ahaztu, ordea, hauteskundeak aise irabazi zituela, eta ez duela EAJ egurtzeko aukerarik galduko. Ez diote etsiko, ikusmira 2019an, ez badira behintzat azukre koxkorra bezala urtzen estatu mailan bizi duten krisi larrian. Bata ala bestea, gaur gaurkoz EAEn hutsaren hurrengoan da Arantza Quirogaren alderdia.
Zorionak Euskalduntasunaren gainbeheraren alde lan egiten ari zareten guztioi. Egin irri orain, iritsiko da eta negar egiteko ordua. Allahu Akhbar!
Allahu Akbar…
Ederra kontua! Pena ematen dizu Marotoren porrotak? Ez nuen holakorik espero…
Marotok bost axola dit, pena ematen didana da oposizio abertzalearen diskurtso ergela, zentzugabea eta endofoboa, europar gizartearen suntsipen-prozesuan erabat integratua. Postmodernismoari otoi eginez, azaleko hausnarketa errazek eragiten dutena da EH11kolore bezalako ekimenak PPko sasikumeen eragina bezain kaltegarria izatea, alegia, helmuga berdinera garamatzatela. Nahikoa euren web orriko pdf-ak irakurtzea ohartzeko noraino iristen den euskal sub-gizaki modernoaren alienazio, estrogeneizazio eta inozokeria. Herri bezala pikutara goazela argi dago, eta aurki goitik zein behetik datozen putreen bazka besterik ez gara izango; beraz, gozatu orain garaipen urri hauek, ez gara askoz urrutiago iritsiko-eta.
Hitzen hil, denbora daramat ixilik zure iruzkinak arretaz irskurtzen. Gizon onbera naizela diote ezagutzen nautenek, baina egia esan behar badut, ez dut lortzen zure pentsamendua onargarriaren mugetan sartzea. Esango nuke arbolatik jaitsi gabeko ziminoren baten kontua dela, baina badakit egiazki ez dela hola. Saiatzen naiz diozun guztia konprenitzen, baina ez dut uste zure simaurra nire antzeko lili batentzat ona denik, hainbeste arrazakeria, misoginia eta eldarnio… Beraz, erabaki dut aurrerantzean ez dudala istantik galduko zure lerroen irakurketan.
Ulertuko didazulakoan, arraiki agurtzen zaitut insultoak debekatuta dauden leku honetan Bestela jakingo zenuke ederki orraziaren prezioa. Bai horixe.
Irain nazazu lasai asko Josetxo, ezaitez moztu nigatik, ez dut eta zentsuraren alde orro egiteko asmorik. Nik sinistu egiten dut adierazpen askatasunean eta ideien arteko borroka dialektikoan, eta ez dut uste mugarik ezarri behar denik pentsamenduetan. Beraz hustu zaitez nahi baduzu, politikoki zuzenegia izateak indigestioa eragingo dizu eta 😉
Josetxo, espero dut demografiaz zeozer jakitea. EHan, ordezkapen demografikoa ikaragarria ari da gertatzen. Gaur egun, EHan jaiotakoen %20 atzerritarren seme-alaba da. 15 urtetan ia 200.000 atzerritar sartu dira. 40.000 espainiar nazionalizatuak. Gehituiozu Espainiatik etorri diren uholdeei. Atzerritar ia guztiei euskarak bost axola dio. Ez dakit horretaz gogoeta egiteko gogorik edo gaitasunik duzun.
Gonbidatzen zaitut gogoeta egitera.
Marotori eskertu behar dioguna:
-Immigrazioaren tabua apurtu du. Gizartean jadanik zegoen eztabaida komunikabideetara bideratu du.
-Immigrante batzuk PPren aurka jartzea lortu du.
-Bildu eta PNV zerbaitetan elkartzea lortu du.
Marotoren garaipena adierazgarria izan da; Espainia eta EH osoan jaitsi den bitartean berak bozka gehiago jaso ditu. Alkatetza galtzea bigarren mailakoa da. Alkatetza galtzeak euskarari mesede egiten badio, ongi etorri izan bedi PNV alkatetzara (?).
Marotok alkatetza galdu du, baina galduera horren inguruko baldintzak azteztuz gero, galduera goxo bat izan dela ziurtatu daiteke.
Hasteko, lehengo hauteskundeetan baino bozka gehiago atera ditu PPko alkategaia, hortaz, batzuek deritzoten “agenda xenofoboa” gazteiztarren artean eragina eduki duela dirudi.
Bestaldetik, “contra natura” aliantza politiko multzo bat behar izan da Maroto kaleratzeko, epe luzean PPri erabateko gehiengoa eman ahal diezaiona. EH Bilduk bere bigarren postuan kaka egin du eta haren galtzak jaitsi PNV-ko fatxei haien aldarrikapena ematen. Podemosek ia berdina, kastarekin bere adostasuna berriro ere erakutsi egin baitu (Nafarroan ere egin duen bezalaxe, PNV-ren nafarroko markarekin bat egitez gero).
Guzti honetatik lortuko diren emaitzak? Beharbada, zentzura politiko gehiago eta progresteronaren igoera orokor bat. Euskararen goraipena alde batetik eta, bestetik, etorkinen uholdeak sartzen utzi atzeko atetik.
Ordezkapena baldin badago ez da beste estatuko atzerritarrena, Espainiakoena baizik, ta hortaz Marotok ez du ezer erran, ta beste estatuetako etorkinei dagokionez, Espainia da horren erantzule (ez dut onerako edo txarrerako danik erraten).
Ta datoztenak Euskara ikasten ez badute ez da Espainia ta Frantziaren errua bakarrik, EAJrena baizik, ditugun legeekin, hemen Euskara gabe lanik egitea izugarri zailtzea posible litzateke (Gaztelera, Frantsesa, Alemanierarekin… gertatzen dan antzera.
Ta Euskaldunak ere hortan erru asko degu, nola da posible hainbeste Euskaldunen (askok ama hizkuntza bezala dutena Euskara) bozka bereganatzea, Euskaran pixa egiten duen talde politiko batek?
Daflipat Euskaldunzahar askok EAJri egiten ez dizkioten kritikak, ta jada ez dut erraten bozkarik ez ematea, ondo iruditzen zaiela baizik.
Adibide bat: Duela hilabete eskas, ETB1a jarri ta Sherlokeko azkena ematen ari ziren, Ze ondo pentsatu nun, Ingeleses ta azpidatzirik gabe zegoela konturatu nintzan arte.
Euskaldunzarrakin hitzegin ta normal normal erran zidan , Eskandinabian ta horrelakoetan ere egiten dutela.
Berdin du herrialde hoietan beraien hizkuntzak babestua izan, internazionalki promozionatuak, kate mordo beraien hizkuntzetan izatea…..
ETB3ra pasa nintzan, ta Marrazkiak Japonieraz.
Oraindik ez dut aurkitu (ta egongo dira ez dut ezetz esaten), horrelakoetan kritika niminorik egiten duen Jeltzalerik.
Sugar. Zure telebista gailu horren hasierako ezarpenetan lehenetsitako hizkuntza aldatzea duzu 😉