Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun –

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldunGipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala Alaia Martin Etxebestek irabazi du bart arratsean Illunben, Donostian, 6.500 lagunen aurrean. Beñat Gaztelumendirekin jokatu zuen buruz burukoa, bitan txapeldun izana, eta Oihana Iguaran hirugarren izan zen buruz burukotik puntu erdira geratuta. Bertsolari Gaztearen Saria Aner Peritz Euskitze-ek irabazi zuen. Alaiak bere laugarren finala zuen atzokoa, 87an jaiotako bertsolari oiartzuarrak, eta txapela Arantzazu Loidiren eskutik jaso zuen, plazan kantatu zuen bere belaunaldiko lehen emakumeetakoa izan zenak. Zorionak Alaia eta guztiei emandako maila eta eskainitako saio ederrarengatik! Aupa zuek, belaunaldi gazteak fin datozela ere ikusi zen atzokoan, zorionak denei eta hemen saioa osorik ikusi nahi buduzu.

Alaia Txapeldunaren agurra:

Bihurtu ditzagun lagunak bizitzaren tenplu,

badakitenak zer, noiz, nola eta non galdetu,

entzuten gaituztenak nahiz ta pixkat logaletu,

ta etxe bihurtzen dutenak edozein ezleku,

mendeko hitza bilakatu den hontan ‘mendeku’,

disolba dezagun eskuina ta auzoa ezkertu,

egon gaitezen lagunekin hauskor ta inprekfektu,

elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu.

Honela geratu zen sailkapena:

1- Alaia Martin Etxebeste               1.099,5
2- Beñat Gaztelumendi Arandia     1.054,5
3- Oihana Iguaran Barandiaran       637,5
4- Ane Labaka Mayoz                      626
5- Aner Peritz Euzkitze                    617
6- Nerea Elustondo Plazaola           590
7- Andoni Rekondo Izagirre             578,5
8- Eneritz Artetxe Eizagirre              574,5

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude