Al-Nakba eguna, maiatzaren 15ean, Palestinarekin elkartasuna adierazteko deialdia
63 urte beteko dira datorren igandean maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek ‘Hondamendia’ izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimenak antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar. Beraz ekin elkartasunari eta parte hartu! Salaketa ekimen ezberdinak sionismoa babesten dutenen aurka. Adi mobilizazioei!
Bilbo: maiatzaren 14ean larunbatarekin 12:00etan, konzentrazioa Indautxuko Imaginarium jostailu dendearen aurrean “Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin” kanpainaren barruan.Iganderako Bilboko Arriagan pankarta handi bat eskegiko dugu.
Gasteiz: Maiatzaren 14ean, larunbata 12:30tan, “Imaginarium” dendaren aurrean (Dato kalea 34)
Bermeo: maiatzaren 15ean igandearekin, 12:00etatik aurrera Lameran, Arrain Azokan Askapenako jaimaren ondoan, te palestinarra, falafel eta humus dastatzeko aukera
Izarra: maitzaren 14ean Palestinarekin Elkartasun Eguna
Nakba oroitzeko soinu deia entzun eta deskargatu
Baita Hala Bedi irratiko “A desalambrar” irrati saioan bi palestinar errefuxiatuei eginiko elkarrizketa entzungai ere
2005eko uztailean palestinar gizarteko 200 elkarte baino gehiagok nazioarteari deialdia egin zioten. Deialdi hark, palestinar herriarekin elkartasuna adieraztea eta Israeleko estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzea zuen xede. Mundu zabaleko erakunde eta elkarte askok deialdi horren lekukoa hartu eta elkartasun deialdi horri erantzuteko konpromisoa hartu dugu.
PACBI dokumentua Israelgo estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzean datza, hurrengo hau gertatzen den bitartean:
-Palestinar errefuxiatuen itzulera eskubidea errespetatzen ez den bitartean.
-Palestinar herriaren eskubide zibil eta politikoak ukatuak dauden bitartean, israelen bizi diren palestinarrei apartheid arauak ezartzen zaien bitartean.
-Zisjordania eta Gazaren okupazio militarra eta kolonizazioak dirauen bitartean, nazioarteko legedia eta NBEren ebazpenak bortxatuz.
Al Nakba egunaren bezperan, maiatzaren 14an goizeko 12etan, konzentrazio bat deitzen dugu. Mobilizazioa Indautxuko Imaginarium dendaren aurrean burutuko dugu (Dr. Atxukarro kalean), Imaginarium-eko dendari Israeleko produktuak ez saltzeko eta era berean, estatu horretan egun dituen inbertsioak eten ditzala eskatzeko estatu horrek palestinar herriaren eskubide zibil, politiko eta giza eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean.
“Made in Israel” produktuak dituen Imaginarium denda palestinar herriaren eskubideak bortxatzen dituen estatu baten kolaboratzailea da eta palestinarren egoera jasangaitzaren konplizea bilakatzen da. Horregatik, Imaginarium dendari Israelgo estatu sionistarekin dituen akordio komertzialak eteteko eskatzen diogu. Bitartean, Imaginarium eta bera bezala Israelekin akordio komertzialak dituztenei boikota eskatzen jarraituko diegu.
Gora Palestina askatuta!