Aitziber Garmendia: ”Babarrunak odolkiarekin prestatuko nituzke lehen zita batean”

Aitziber Garmendia: ”Babarrunak odolkiarekin prestatuko nituzke lehen zita batean”

Hamaika roletan ikusi dugu Aitziber Garmendia aktorea (Zaldibia, 1982): Telebistan zein taula gainean, bere ohiko irribarre bihurriarekin ‘Martin’ telesailean edota ‘Zuek hor’ eta ‘Batek Daki’ saioan. ‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlanean amets egitera gonbidatu gintuen; eta Garmendiak, zerekin egiten du amets?

 

Aitziber Garmendia: ”Babarrunak odolkiarekin prestatuko nituzke lehen zita batean"• Noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Telesailik ez, baina Historias del Cronen filma ikusi nuen nerabezaroan eta eszena erotikoekin erabat aztoratuta irten ginela gogoratzen dut!

• Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
15 urterekin, eta nazka piskat eman zidan.

• Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
Telebistan altuagoa ematen duzu. Esan izan didate…

• Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Kasurik ez egitea, pentsatuz nigan ez zela sekula fijatuko. Baina ez zen trikimailu konsziente bat izan.

sexumaton_aitzi• Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Babarrunak odolkiarekin. Jakin dezala lehenengo momentutik zein den nire plater gogokoena.

• Ze abestirekin izan duzu arrakasta?
Georgie Dannen La barbacoarekin. Lotsagarria da, badakit.

• Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?

Puzker bat bota berritan ez gerturatu.

• Eta txarrena?

Ilea asko ikutu eta ezpainei kozka egin, gustukoa dudala konturatu dadin. Ez du funtzionatzen, zorriak nituela ematen zuen.

 

IRAKURRI GEHIAGO: GAZTEZULO.EUS

Aitziber Garmendia: ”Babarrunak odolkiarekin prestatuko nituzke lehen zita batean”

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.