Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz

Sona handia izan du sarean Mikel Soto editoreak gaur8.info-n argitaratutako artikuluak. Artikuluaren izenburua, oso esanguratsua: “Bob Esponjak ez daki euskaraz”.

Horren harira, aitatxo batek idatzi digu jakinarazteko Bob Esponjak badakiela euskaraz, eta horren frogak eman dizkigu, Euskarazko Produktuen Katalogotik aterata: “Nahastea ikasgelan”, “Barraskiloen lasterketa handia”, “Galtzaile arrosa handia”, “Bob Esponja medikuarenean”, “Beti zurekin”, “Olatu gainean” eta abar.

Oraingoz, hori daukagu. Noizko, Bob “Belakia” euskaraz telebistan?

Katalogoa ikusteko, egin klik hemen.

Bob Esponjak badaki euskaraz

Irudia | Bob Esponjak badaki euskaraz | x | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Aita batek esana: Bob Esponjak badaki euskaraz”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2011-02-03 21:14

    Askoz ere larriagoa iruditzen zait, salbuespentxoak salbu, zinema, antzerki eta komiki klasikoak ez euskaratzea eta ez editatzea; esaterako, Walt Disney-ren marrazki bizidunak, manga komikiak, zine klasiko amerikarra eta europarra edota nazioarteko antzerkilanak ia munduko hizkuntza guztietara itzulita daude eta euskaraz, kasuan kasuko, gutxi batzuk edo bat ere ez.
    Zer esanik ez, El Corte Inglés edo Eroski eta antzeko denda handietan umeentzako euskarazko liburuak erdarazkoen hamarrena izatea (eskola-matrikulek kontrakoa diotenean). Eta hori EAEn, zeren Nafarroako edo Iparraldeko basamortuari buruz, hobe baita ezer ez esatea.

    Nekez lortuko dugu lekurik kultura unibertsalean, erreferentzia unibertsalak eskuratzen ez baditugu. Ez umeek ezta helduek ere, ez daukagunik ezin dugu erabili.