Aintzane Ezenarro: “Epai bidegabearen aurreko erantzun baketsua positiboa da ikusita zer sektoretik datorren”

Aintzane Ezenarro: "Epai bidegabearen aurreko erantzun baketsua positiboa da ikusita zer sektoretik datorren"Datozen egunetan Aintzane Ezenarrori egindako elkarrizketa argitaratuko dugu ZuZeun. Aurrerapen gisa, Donostiako Askegune-ko gertakariei buruz Aralarreko legebiltzarkide ohiak duen iritzia duzu segidan.

Aintzane Ezenarro: “Epai bidegabearen aurreko erantzun baketsua positiboa da ikusita zer sektoretik datorren”

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Ekaitza bainuontzi batean

14 pentsamendu “Aintzane Ezenarro: “Epai bidegabearen aurreko erantzun baketsua positiboa da ikusita zer sektoretik datorren””-ri buruz

  • Begietako mina ematen duen «Askegunea-ko» horren ordez «Askeguneko» jartzerik bai?

  • Elkarri gauzak aurpegiratzearena gaizki iruditzen zaio baina horixe bera egin du berak sektoreetaz hitzegiterakoan. Nekagarria izan behar du benetan gaizkia eta onaren gainetik ibili eta beti arrazoia duzunaren usteak.

    • Ezenarrok uste du arrazoia duela, eta zuk uste duzu arrazoi duzula. Azken batean, denok uste dugu beti arrazoia dugula. Bestela eskizofrenikoak ginateke.

      • Nik ez dut pontifikatzen eta ez diot inori pentsatu eta egin behar duena esaten, ez dagozkidan plataformak erabiliz gainera. Nire egoa, handia izanda, ez da horren handia.

  • Margarita gorria 2013-04-25 10:12

    Oraindik ez ditu ostiral goizeko milaka argazki eta bideoak ikusi ala???
    Ai ama…

  • Ba nik uste dut esaten duenaren muinean arrazoi duela.
    Harresiaren desobediantzia zibilan erakutsitako jarrera, kontenedoreak eta autobusak erretzen zireneko garai eta jokamoldeetatik oso urrun dago, txalotzeko gauza… eta alderdi praktiko eta estrategikotik begiratuta, dudarik ez dago aldarrikapenaren aldeko sinpatia eta jarrerak ugaltzen direla horrela, lehengo jokabideekin ez bezala.
    Eta ertzaintzaren aldetik, argi dago gauza asko dagoela hobetzeko eta benetako jokamolde zibilizatu batera iristeko (baldin eta polizia batek hori lor badezake), baina erakutsitako jarrera oso urrun dago, adibidez, kanpo santuan Lasa eta zabalaren senitartekoen aurrean erakutsi zutenetik.
    Nik behintzat nahiago dut klabe positiboan begiratu, gauza askoooo (gehiegi) hobetzeko eta lortzeko egon arren.

    • 6 hitzekin definitu du benetan pentsatzen duena: “Positiboa da ikusita zer sektoretik datorren” esaldia “Ni ez naiz arrazista baina…” esaldiaren parekoa da.

      Donostiako 8 gazteek beste egoera batetan koktel molotovak erabiliko zituzketela aditzera ematen du, bat, gazte hauen lan politikoa merketuz, benetan bortizkeria zaleak direla baina egoera ezberdina denez ezberdin erantzun dutela asumituz, eta bi, epaiari (nahigabe?) arrazoia emanez.

      Ertzaintzaren jokabideaz ez dut ezer esango. Edozeinen eskura daude egin eta esan zituztenak interneten ikusgai eta hainbat eragileren (ez ‘sektore’ horretakoak soilik) gaitzespena.

      • Donostiako 8 gazteek koktelak botako lituzketela? Ez dut uste hori dioenik, ez dut uste gazte horien lan politikoa merketzen duenik (“epai bidegabea” aipatzean, definitzen du nolabait gazte horiekiko iritzia).

        “Sektore” hitza erabiltzen duenean, uste dut esan nahi duela 8 gazte horien auziagatik mobilizatutako jendearen ondorioetako bat izango zela koktelak botatzea, eta kontenedoreak eta autobusak erretzea. Eta gaur egun desobedientzia zibileko ekintza bat egin dela. Eta gauza argia da, sektore horretatik hori egitea gauza positiboa dela. Ertzaintzak polizia moderno eta zibilizatu moduan jokatu balu izango litzatekeen bezala.

  • zakarias aiztierdi 2013-04-25 10:34

    ze mundutan bizi da Ezenarro? galdera erretorikoa da, lasai, ez erantzun…

  • Iker Sumendiaga 2013-04-25 12:44

    Metodo ez biolentoen aldekoen artean bi talde ikusten ditut: besteen metodo biolentoak kondenatzen dituztenak eta kondenatzen ez dituztenak. Lehengo taldekoek normalean denbora gehiago galtzen dute biolentzia erabiltzen duten taldeak kritikatzen injustiziak sortzen dituzten horiek baino. Bigarrengokoek nahiz eta besteen metodoak ez konpartitu edo baliagarri ez iritzi, laguntzat ditu eta elkartasuna adierazten die, azken finean boteretsuek sortutako injustizia baten aurkako borrokalariak direlako.
    Nik bigarren taldean kokatzen dut nire burua. Eta zuk, Aintzane?

  • HamaikaBi.

  • Baina emakume honen iritzia zergatik da albiste? Autoritate intelektual esanguratsurik du? Talde soziopolitiko esanguratsurik ordezkatzen du? Zergatik ez niri elkarrizketa? 😉

  • Amonamantangorri 2013-04-25 16:45

    Aralar ponentziaren hatsarreak irakurri, eta zioen gauza bakarra zen MOMENTU HARTAN borroka armatua ez zela baliagarria. Hor ez dago indarkeriaren gaineko irakurketa etiko-moralik, ez iraganari buruzko gogoeta autokritikorik, ez ezer. Eta Ezenarrok ez zuen arazorik eduki hor sartzeko.