AHTren aurkako manifestazioa iragartzeko bideo sorta bat

AHTren aurkako manifestazioa iragartzeko bideo sorta bat –

AHTren aurkako manifestazioa iragartzeko bideo sorta bat

AHT Gelditu!k bideo serie bat ekoiztu du Ahotsa Info-rekin batera AHT-ren eraginak Nafarroan salatzeko. Bideo hauek  datorren larunbatean, otsailaren 15ean,  Iruñean antolatu duten manifestazioa iragartzeko erabili dituzte. Manifestazioa hau “AHTAK ESKLABO BIHURTZEN GAITU. PROGRESOAREN K-AHT-EAK HAUTSI” lelopean deitu du AHT Gelditu!k.

AHTaren obretako lan-esplotazioa salatu ondoren, AHT Gelditu!k uste du “makroazpiegitura honen lanak XXI. mendeko esklabotzaren adierazle nagusietako bat direla”. Baina AHTak, eraikitzen duten langileak ez ezik, “hura finantzatzera behartuta dauden gainerako langileak ere esklabo bihurtzen ditu, haien bizi-baldintzak pixkanaka hondatzen diren bitartean. AHTak inposatzen diguten esklabistei bakarrik egiten die mesede: eraikuntza enpreseei, bankuei eta klase politiko ustelari. Progresoa deiturikoak, zeinaren adierazpen nagusia AHTa baitzen, kolapsora garamatzan egungo krisi eko sozialaren erantzulea da”. Egoera latz honen aurrean, AHT Gelditu! -k “aurrerapenaren kateak apurtzeko deia egiten du esklabo egin eta suntsitu egiten baikaitu”.

Testuinguru horretan, datorren larunbatean, otsailaren 15ean, manifestazioa egingo da Iruñean, eguerdiko 12etan Diputaziotik abiatuta, “AHTAK ESKLABO BIHURTZEN GAITU. PROGRESOAREN K-AHT-EAK HAUTSI” lelopean.

AHTren aurkako manifestazioa iragartzeko bideo sorta bat

Nola zaude?

A Planeta informazio-plataforma bat da, Planeta eta bere Bizitza maila eta eremu desberdinetan eta maila planetearioetan tokian tokikotik defendatzeko egiten diren ahaleginak ezagutarazteko. https://aplaneta.org/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude