Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea
Ahaldun Nagusia eta arrain saltzailea –
Bizkaiko Aldundirako hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta, Unai Rementeriak hurbileko merkataritzaren alde egiteko mezu batzuk zabaldu zituen atzo Twitter bidez, dela Ermuan arropa denda duen Natalia, dela Barakaldon arraindegia duen Andoni akorduan. Azken honekin, ordea, ez zaizkio kontuak ondo atera jeltzaleari; ez ditu ondo kalkulatu arrain saltzailearen lan eta atseden orduak, edo kontrakoan, ez du ondo kalkulatu bere mezuak izango zuen zabalkunde negatiboa.
.
Andoni es pescatero en el mercado de Barakaldo. Se levanta a las 4.30, atiende el puesto y por la tarde trabaja en otra tienda. Cierra la persiana a las diez de la noche. No se queja, no pide ayudas; solo pide ideas. Esta gente merece intentarlo #Comerciolocal #SomosOnoSomos #26M pic.twitter.com/dpjSfnyFjY
— Unai Rementeria (@urementeria) May 13, 2019
.
Ahaldun Nagusiak honela dio txioan: “Andoni arrain saltzailea da Barakaldoko azokan. Goizeko 4.30ean jeikitzen da arraindegiko lanak egiteko, eta arratsaldez beste denda batean egiten du lan. Pertsiana gaueko 10.00etan zarratzen du. Ez da kexatzen, ez ditu laguntzak eskatzen; ideiak baino ez ditu eskatzen. Jende honek merezi du ahalegina”.
Erantzun mordoa jaso du derrepente, alafede!
.
Gu hemen txiokatzen, eta Andoni el pescatero oraindik lanean.
— Josu Goiko (@josu_goiko) May 13, 2019
Bizitzeko lan egitea ala lanerako bizitzea.
Zoritxarrez Andoni el Pescatero gehiegi ditugu gure herri txiki honetan. Eta hori arduradun politikoek KONPONDU beharko lukete, inola ere ez goraipatu.
— Josu Bergara Aretxabaleta (@josubergara) May 13, 2019
“Esklabu alaiak” Juan Crisostomo de Arriaga.
— Adur (@AdurLarrea) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Egunean 18 h lan egitea ez da sustatu behar, debekatu baizik.
— jo (@Joanamoso) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Hau da hau! Multinazional eta supermerkatu handiei alfonbra gorria ipini ostean, orain #Comerciolocal kontuagaz zatozie? Zenbat merkatari txikik itxi behar izan dabe zuen politikagatik? Espero dot Andoni honek zuoi botorik ez emotea, ezta gainerako Andonik be #gibelaedukibehar
— Espe Itargipetik (@itargipetik) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Unai, hori al da EAJren ekonomia eredua? Biziraute 16 ordu lan egin behar izatea al da zuretzako eredugarria? Hori bultzatu nahi al duzu?
— pigasus (@pigasusEUS) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Hau bada sustatu nahi duzuen “kalitatezko” lana jai daukazue!!! Lotsagarria!!
— Sergio Armada (@sergio_armada) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
Ze nolako jende petrala! Lelokeriak esateko PPko Ayuso badaukagu!
— Nekane Ibarruri (@gizondela) 2019(e)ko maiatzaren 13(a)
.
Askok ironia erabili du jeltzaleari erantzuna emateko; Andoni kexatzen ez bada lehertuta dagoelako dela, edo igandea lotan emango duela eta ez dela bozkatzera joango ohartarazita. Beste askok lan duinaren ordez prekarietatea bultzatu eta saltoki erraldoiak hobetsi izana leporatu diote Rementeriari.
Edozelan ere, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak txioa bota eta gutxira, norbaitek sortua zuen jada Andoni #arrainsaltzailea profila @arraindoni_4_30 izenpean: “Arrainsaltzailea. Prekarioa. Denda batean be egiten dot biharra. Lo gutxi egiten dot…”.
Marka da gero!
.
Hurrengo domekan @urementeria bozkatuko dot, ez bait naiz kexatzen. Eta esplotatua izatea gustoko dot eta.
— Andoni #arrainsaltzailea ?? (@Arraindoni_4_30) May 13, 2019