Agur eta ongi etorri

Agur eta ongi etorri –

Agur eta ongi etorri

“¡Agur Asiron, agur de Pamplona!” seguraski nik bezala ongi gogoratuko dituzuela hitz hauek, nork erran zituen ere. Agur de Pamplona, gurea ez balitz bezala, Iruñea haiena eta soilik haiena dela pentsatzen baitute, gaztelaniadunena noski. Pamplonakoak direlako eta ez Iruñekoak.

Zorionez, lau urte hauetan gauza aunitz aldatu dira eta zinegotzi horri “agur del Ayuntamiento de Pamplona” erran zioten Sarasate Pasealekuko egoitzako agintariek. Hauteskundeak iritsi ziren eta berriro ere orain lau urteko jokaldia PSNk. Pozik Principe de Vianakoak, boterea eskuetan. Baino hasi zen mamua agertzen eta geroz eta ozenago aditzen, eta hara! Orain aste bat mamuak zentsura mozio forma hartu zuen.

Akitu da besta Vianako Printzearen biribilgunean, hautsak harrotu dira eta ez dira batere kontent erregionalistak. Ozpindu zaie turroia Iruñea eta Nafarroa haiena direla uste duten horiei, eta guk, euskaldun, ezkertiar eta abertzaleok goxo janen dugu aurtengoan. Ongi etorri Asiron, ongi etorri Iruñera!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko abenduaren 20koa]

Agur eta ongi etorri

Soziologoa. Orain @Artelan_ .ean. #PirinioanLanEtaBizi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude