Agiria kalean!
Ezagun zen bazetorrela ditxosozko agiri famatua. Egunak eta asteak eta hileak zeramatzaten guztiek berau profetizatzen. Arrazoiaren egunkariak berak ere, behin, larunbat baterako anuntziatu zuen, eta ondoren larunbat horretan heldu ez zela eta urduritasuna azaldu zuen. Beste batzuek Olentzeroren eta Erregeen opari bezala aurrikusi zuten. Izan da, baita ere, pinguinoen birpopulatze tasaren mantenurako komunikatua beharrezkoa dela esan duenik. Eta hemen da, jadanik.
Rubalcabak eskatzen zituen hiru letrekin dator sinatuta, gainera. F, I, N. Misterioaren ministerioan lasai ote daude orain? Jakingo ote dute eskuartera heldutako agiriaren potentzialitatea interpretatzen eta erabiltzen?
Historiak esango du, inoiz, zer nola jokatu zuen bakoitzak AGIRIArekiko.
Gaurtik aurrera dena izango da ezberdin.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Maialen Lizarralde. Maialen Lizarralde said: Jajaja! Agiria, por FIN @zuzeu https://zuzeu.eus/2011/01/08/agiria-kalean/ #etafacts […]