Abuztuaren 15a eta Bake-Ituna erakusketa
Abuztuaren 15a eta Bake-Ituna erakusketa
Gure Aroaren aurreko bi mendeetan erromatarrak Orreagatik pasa ziren; ondoren, godoak, frankoak, arabiarrak, gaztelarrak, Napoleonen tropak eta Frankoren sikarioak ere gerturatu ziren bunkerrak eginarazteko. Denak konkista egarriz. Halaxe etorri zen Karlomagno 778an. Zaragoza hartzeko porrotaren ondoren, Iruñea erraustu eta urte bereko abuztuaren 15ean, baskoiek garaitu egin zuten enperadore frankoa.
Karlomagno Handiak baskoien hiriburuzagitza, Iruñea, suntsitzea agindu zuen. Errozabaleko ibarrera eta Orriako mendi-haranetara iristean, ordea, baskoien ordaina, eta ez mendekua, jasan behar izan zuen. Gero, bere biloba Pepin I. etorri zen egitasmo berberarekin, 824an, eta berriro ere ordaineko bera hartu zuen. Eneko Aritzaren garaia zen. Bere anaia musulmanaren laguntzaz frankoei irabazitako gerraren ondoren, estatu propio eta subiranoa sortzea erabaki zuten, inori baimena eskatu behar izan gabe. Laster, 1200 urte izango dira horretaz. Harez geroztik, Auñamendiren bi hegaletako herriak libre izan ziren Iruñeko edo Nafarroako erresumaren babesean; gaztelarrek 1512an inbasioz konkistatu zuten arte.
Konkistaren ondoren etorri ziren arpilatzeak, gazteluen suntsiketak, Garaziko erreketa, sorginen ehiza, errepresioa eta mendekua. Hala eta guztiz ere, Orreagan gure Estatua sortzea determinatu zuten haien ondorengoek independentzia berriz ere erdiesteko esperantza ez dute inoiz galdu. Adibide asko daude, baina aurten, bereziki, Nafarroako Piarres mariskalarena ekarri behar dugu gogora. Orain 500 urte eman baitzen haren eskutik independentzia berreskuratzeko ahalegin handi bat. Saiakerak, ordea, ez zuen eman haiek espero zuten fruitua. Horren lekukoa da, gaur, Frantziak eta Espainiak erdibiturik dutela euskaldunon herria.
1659an, erabaki omen zuten bi estatuen ordezkariek nafar lurraldea bereziko zuen banalerroa zehaztea. “Bakearen Ituna” deitu zioten. Bitxia ere bada izena, Nafarroaren kontra egindako gerren ondorioz euskaldunok bitan banatuko zuen erasoarentzat, Arnegi eta Hendaia Frantziarentzat eta Luzaide eta Hondarribia Espainiarentzat izango zirela erabakiko zuen gerra ekintzarentzat. Donostia 2016k, Europako hiriburu kontrakulturalak, esanahia manipulatuz lotsagabeki erakusten digu “Bake-ituna” izenez bataiatu duen erakusketa erraldoia. Zein bakearen izenean, ordea?
Sasi bakearen erakusketa horretan ikus dezakegu Pablo Picassoren “Gernika”, frankista espainiarren ez ikusiaren laguntzaz euskal herritarren genozidioa irudikatzen duena. Ez dute ekarri, adibidez, Francisco Goyaren “maiatzaren 3ko fusilamenduak”, Espainiako ekonomiaren porrotak Estatua lur-jota utzi eta Frantziaren esku hartzeak “bakea” ekarri zienekoa. Zein hari finak bereizten ditu bata eta bestearen biktimentzat bake esanahiak?
Ez dute ekarri erakusketa horretara Iruñea-Nafarroako erresuma-estatua sortzeak euskal-nafarrei ekarri zigun bakea irudikatzen duen obrarik. Aski litzateke Eneko Aritza ezkutu baten gainean goratzea irudikatzen duen margo bat, edo Antso III.aren garaiko euskal lurraldearen mapa bat, edo Nafarroako bandera ikurrinaren ondoan jarrita euskal-nafarron bakea irudikatzeko egun erabili dezakegun margolan aproposarena. Berdin da, haiek ez badituzte jartzen euren sasi-erakusketan, jar ditzagun guk abuztuaren 13tik 15era bi banderak gure etxeko eta udaletxeetako balkoietan, Orreagako garaipen eta bakearen oroimenez.
Zurekin ados Beñi, ze bake? Agian argi eduki beharko gunekeena da ez direla bakea (paz) ari buruz ari benetan “pazifikazioari” buz ordea.
Edozein estatu edo inperiok, beste herri bat suntsitu edo okupatu nahi duenean ez du inoiz bakez hitzegiten, okupatzea lortu duenean ordea bai, batezere “pazifikazioz”, hau da, etsaiaren defentsak eta indarrak suntsitu dituzunean, zure okupazioa posible izateko, “pazifikatu” egin behar duzu etsaia, irabazia, “garaitua” izan dela ulertazi behar diozu eta iada ez duela pena merezi konkistatzaileari eragozpenak jartzea menderatuta zona berri
horretan.Hori da PAZIFIKAZIOA, politikarien hiztegian.
Beno, ba lehenago idatzu dudan bezala, bereiztu egin behar direla uste det bakea “paz” eta “pazifikazioa” , bigarrena da aurrera eraman nahi dutena.
Beste alde batetik ikusten det kontrola iritsi dela ZUZEU era, inork ez du dakidala hemen inor iraindu edo meatxatu, bai bai oolitikoki gogoak ez ziren gauzak esan, eta hara non gure iruzkinak ez diren automatikoki agertzen lehen bezala, Argi dago gure herriko komunikabideetan dagoen zentsura eta kontrola, atzean alderdi politikoak edo militanteak dena kontrolatuaz. Hau al da zuen estatu proiektoa? Alemaniarena? 4 tipo goian eta gure iritzia zearo ixildua? ONdo dago
Komentario hau gordeta daukat behar bezain bestetan idazteko, bihar hemen ikusgarri izango delaren esperoan.
Abuztuaren 15a Amerriaren eguna, Estatuaren eguna. Orreagan idatzi genituen gure konstituzioaren lehen hitzak.
http://hamabost.net/categorias/noticias-flash/orreaga/