Absentismoa patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea

Absentismoa patronalaren iruzurra –

Salatu nahi dugu patronalak ia 30 urte daramatzala lan-osasuneko araudia inpunitate osoz bete gabe, absentismoarekin iruzur egin nahi duela. Lan-osasuna langileen eskubidea dela aldarrikatzen dugu.

Absentismoa patronalaren iruzurra

«2024an 64 hildako eta 102.000 istripu traumatiko izan ditugu»

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 28a eta egun horretan egingo dituzten mobilizazioak aurkeztu dituzte gaur LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek (Nafarroakoan CGTk ere hartuko du parte).

Horrela, “Absentismoa patronalaren iruzurra. Lan osasuna, gure eskubidea” lemapean, mobilizazioak egingo dituzte Donostian 11:30ean Alderdi Ederren eta Iruñean 11:00etan, Sarasate pasealekuan.

Patronalak legedia urratuz

Sindikatuen arabera, datuek erakusten dute absentismoa ke-laino bat dela eta arazo nagusia laneko arriskuak direla, patronalak legedia urratuz eragiten dituenak. Arrisku hauek emaitza larriak dituzte langileen osasunean, 64 hildako eta 102.000 istripu traumatiko 2024an.

Gasteizen, Legebiltzarreko atarian egin dute iragarpena. Izan ere, lan osasunerako intersindikalak 2024ko ezbeharren txostena aurkeztu dute bertan.

Adierazi dute 2024an enpresek zein mutualitateek 102.000 lan istripu aitortu dituztela, eta hauen erdiek baja eragin dutela. Zehaztu dute gertatzen diren lan istripuetako asko ez direla aitortzen.

Absentismoa patronalaren iruzurra

Istripu isilduak

Gaineratu dute gobernuek heriotzen datuak ere izkutatzen dituztela, ohikoenak, garraiolarienak edo in itinere zein in mision istripuak izaten direlarik, askotan laneko heriotza bezala hartzen ez dituztenak.

Istripu eta heriotza hauetako asko beren afiliatu sarearen bidez ezagutzen dituzte sindikatuek. Horrela, sindikatuek 64 laneko heriotza zenbatu zituzten 2024an eta datu ofizialek 47 jaso zituzten. Sindikatuen arabera, honek erakutsiko luke datu ofizialak ezin direla seriotasunez hartu.

Azken urtean mutualitateen ariketa zital berri bat azaleratzen dela ere adierazi dute sindikatuek, enpresek aitortutako eta komunikatutako istripu traumatikoak ez onartzea.

Gaineratu dute sektore batzuetan errazagoa da hiltzea, basogintzan, eraikuntzan, industrian edo garraioan, esaterako, eta beste batzuetan errazagoa dela gaixotasun profesionalak garatzea, eta honetan gero eta nabarmenagoak direla afekzio psikosozialak. Honekin lotuta, sektore feminizatuek pairatzen dute egoera bortitzena. Lan batzuek hil egiten dute, beste batzuek aldiz, ez dute bizitzen uzten.

Absentismoa patronalaren iruzurra

Ezker Sindikalaren Konbergentzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude