Abian da udako argazki postalen bosgarren lehiaketa

Udako Argazki-postalen V. Lehiaketa from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.

Udan zure argazki postalekin Aiaraldea bustitzeko prest? Aiaraldea Komunikazio Leihoak udako argazki postalen lehiaketa antolatu du. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta bost kategoria eta hamar sari izango ditu. Ekainaren 21etik irailaren 20a bitarte iraungo du lehiaketak. Argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko du epaimahaiak.

Bost kategoria eta 10 sari

Aurtengo berrikuntza Selfie originalenarena da, hots, pertsonen auto-erretratuena. Gainontzekoan, lau kategoria hauek sarituko ditu epaimahaiak: Aiaraldea eskualdeko argazki-postal onena, atzerrikoa, jaietakoa eta postalik umoretsuena. Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira. Lehenengoari nekazal etxe batean bi pertsonentzako egonaldia emango zaio, gosaria barne. Bigarrenari, eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako asteburuko otordua. Irabazleek Artiñano etxea (Orozko), Guzurtegi (Maroño) , Patxikoren etxea (Orozko), Zelaikoetxe (Ozeka) eta Etxegorri (Orozko) nekazal etxeak ezagutzeko tartea izango dute. Bigarren postua lortzen dutenek, berriz, Beldui txakolindegian (Laudio), Bordatxo tabernan (Amurrion), Bideko jatetxean (Amurrio), Balintxarreketan (Laudio) eta Hordagon (Baranbio) bazkari edo afari bat egitekoa.

Parte hartzeko hiru modu

Parte hartzeko hiru modu eskainiko dituzte. Batetik, udakoargazkiak2014.aiaraldea.com webgunera argazki-postala igotzea. Bestetik, Whatsappp edo Telegram mugikor aplikazioen bidez argazkia eta mezua bidaltzea. Horretarako, 688 848 152 telefono zenbakia erabilita. Horretaz, twitterren @aiaraldea eta #eginklik hastag-a aipatuz parte hartzeko aukera ere badago.