Abian da Ika Mizka 2013 zirkuitua!
Bigarren urtez, abian da ‘Ika Mizka. Eta hik, nola bizi dunk euskara?’ egitasmoa, gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko ez ezik, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburuduna.
Ika Mizka proiektuak hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak bilduko ditu mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Euskaldunok gure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahaigaineratu eta jende gehiagorekin konpartitzeko aukera izango da: pozak, oztopoak, aurrerapausoak, aurpegi txarrak, aldaketak, anektodak…
Aurtengo edizioa, baina, zirkuitu modura dator, eta hiru geldiune izango ditu: lehenengo saioa urriaren 24an izango da Ordizian (Mondragon Unibertsitatearen Goierriko campusean), bigarrena azaroaren 14an Eibarren (UPV/EHUren Industria Injineritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan) eta hirugarrena abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Irunen (Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusean).
Ordiziko saioa berotzen joateko prestatu dugun bideo promozionala ikusi nahi baduzu, sartu gaztezulo.com/ikamizka helbidean. Izena emateko, bete koadroa zure datuekin. Ongi zehaztu zein egunetan eta zein txandatan parte hartu nahi duzun.