Abiadura Handiko Trenaren erasoak gure bailaran ez du etenik

Abiadura Handiko Trenaren erasoak gure bailaran ez du etenik –

Mundu guztia aztoratu dabil aldaketa klimatikoa eta naturaren txikizioarekin. Gure agintariak salbu. Eusko Jaurlaritza itxura egiten maisu dugu (Espainiako Sustapen Ministerioarekin elkarlanean) baina bere benetako planak, AHTren inguruan, azpiegitura erraldoi, txikitzaile eta diru xahutzaile hori aurrera eramatea da, kosta ala kosta.

Abiadura Handiko Trenaren erasoak gure bailaran ez du etenik
Arg: Oarsoaldeko Hitza

Oiartzungo udalak, inguruko udalekin batera, urteak daramatza egitasmo horren aurka, eta horrela jokatu zuen kontrako alegazioak eginez 2020.urtean. Erantzuna orain etorri zaio Udalari eta badirudi, alegazio guztiei muzin egin diotela eta aurrera jarrai nahi dutela «Astigarragatik-Orereta-Oiartzun-Lezo, salgaientzako ibilbidea» proiektuarekin, non elkartzen den gaur egungo Renferekin Lanbarrenen gainean ateratzen diren bi adarrekin: bat Pasaiako portura doana eta bestea Irun aldera Gaintzurizketa (Gaintxurizketan intermodala?) inguruan.

Proiektu honek salgaientzako bide berria eraikitzea du helburu, 10 kilometro eta 500 milioi euro aurrekontuekin. Alegia, bidaiarien AHTa Donostiatik Irunera eramatea eta salgaientzako AHTa ekiditea. Donostiarentzat, salgaien AHTa oso arriskutsua omen da, eta gu, Oarsoaldekoak salbo geundeke? Hau eromena! Salgaiak garraiatzeko soil-soilik txikizio berria gure eskualdean.

Aski da! Obra horiek izugarrizko eragina dute kliman, gainera, gastu sozialetako behar den dirua (Eusko Jaurlaritzak berriro esan dio ezetz esan dio 1.080 euro gutxieneko pentsioa betetzeko osagarriari) horretarako desbideratzen da, eta beste zenbait kalte eragingo dira (obretan ari diren bitartean a zer nolako atarramentua bailara osoan).

Guzti horrengatik, herritarrok mugitzen hasi beharko dugu egitasmo ero eta txitzaile horri aurre egin al diezaiogun.

Kepa Olaiz, Joxe Iriarte, «Bikila», AHTren aurka, Oiartzun

Abiadura Handiko Trenaren erasoak gure bailaran ez du etenik

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

Zer duzu buruan “Abiadura Handiko Trenaren erasoak gure bailaran ez du etenik”-ri buruz

  • Gure politikarien hipokresiak ez dauka hitzik. Auto elektriko zein moderno erosteko dirurik ez duen herritarrari hiri handietan sarrera debekatzen dioten bitartean, gure mendi, larre, erreka eta ibaiak AHTaren obren ondorioz txikitzen dituzte. Eta dena ekologiaren izenean. Bada, ezin liteke izan; edo bata edo bestea, baina biak ez dira bateragarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude