Abertzaleen eta Espainiazaleen arteko indar harremana EAEko hauteskundeen historian

Izango dira akaso beste modu batzuk hau neurtzeko, seguru asko ez da izango erralitateari leialena metodoa, baina errealitate bat erakusten du behinik behin. Honako bi grafikoak, EAEko hauteskundeen historian zehar, bozka zein jarleku abertzaleak eta Espainiazaleak zenbatuz osatu ditugu. Trantsiziotik  gaurdaino, abertzaletasunak hautes ontzietan auspoa galdu duela ondoriozta dezakegu zenbakiok ikusita. Nolakoa izango ote da 2012ko gazta? 

(1) Oharra: Ezker Batua indar unionisten multzoan sartu dugu, Euskadiko Ezkerra berriz, abertzaleenean.

(2) Oharra: Denok dakizuen bezala, 2009. urteko hauteskundeetan ezker abertzaleak ezin izan zuen parte hartu.

Grafikoak egiteko erabilitako datuak.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “Abertzaleen eta Espainiazaleen arteko indar harremana EAEko hauteskundeen historian”-ri buruz

  • Interesgarria litzateke diagrama biribilean hiru kolore egotea, bi egon beharrean.
    Bata abertzaleentzat, beste bat unionistentzat eta beste bat emateko aukera izan eta bozkarik eman ez zuenena, abstentzioarena, alegia. Akaso horrek beste perspektiba bat, interesgarria bera ere, eman lezake.

  • Arrazoi osoa duzu Juan A. Saiatuko gara abstentzioa kontuan hartzen duen diagramak ere egiten. Mil esker.

  • Datuak ikusita nire ondorioa argia da: PARLAMENTUAN “ABERTZALEEN” GEHIENGOAK EZ DAU GURE HERRIAREN ASKAPENA EKARRI, PARLAMENTUAN GEHIENGOA EDUKITZEAK EZ BAIT DEUTSU INOLAKO BOTERERIK EMOTEN.

  • Abstentzioaren datua gehitzen duen diagrama ere argitaratu dugu. Aipatzeko datua: 2001 urtean parte hartze historikorik handiena gertatu zen, %79koa.

  • Abstentzio behera = unionistak gora = abertzaleak behera.
    Interesgarria izango litzateke datu hauek probintziaka egitea.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-09 16:59

    Parte hartzea hauteskunde kolonialetan = sumisioa.
    Uko egitea = dignitatea, erresistenzia.

  • Txantxangorria 2012-10-09 17:14

    Oso esaguratsua, zalantzarik gabe.
    Eta zer da nik ondorioeztatzen dudana? ba oraindik lan asko dugula egiteke, batez ere euskalduntzeko eta gauzak ongi egiteko. Independentziaren bidea hartzeko, oraindik beste 20-30 urte beharko ditugula, eta abertzale direnei seme alaba andana (hiru edo gehiago) edukitzea animatu behar ditugula. Beranduegi ez da, baina berandu goaz. Eta ez nago txantxetan, zerbait irauli nahi badugu bederen.

    • euskara = eh 2012-10-09 17:23

      Eta Araba, Enkarterri eta Nafarroa euskaldunez populatu.

    • rafael blanco arbe 2012-10-10 14:04

      Zer diozu ordea? Abertzale ez diren seme-alaba anitz abertzale izan dira, dira eta izanen dira. Euskal Herria Suediako blondez, Koreako odolez eta abar beteko dugu ( Sarrik dixit)

  • rafael blanco arbe 2012-10-10 14:02

    EEren bozkak 1986ra arte abertzaletzat jo litezke, hortik aitzina…tira.
    Edo apika EEren bozkak unionistatzat hartuko bagenitu hasieratik parekotasun handiagoa lukete ( salbu 1980koa) hauteskunde gehienek urteetan barrena eta balizko aldaketa batzuk argituko lituzke.
    PCE, IU/EB berdeenak tarteko sail batean paratuko nituzke.

  • Txantxangorria 2012-10-10 21:26

    Rafael, nik seme-alaben kontua planteatzen dudanean araba era batez ere nafarroa ditut buruan. Azken finean etorkinak gehiengoaren joeretara amoldatzen dira, eta nafarroaren kasuan garbi era garbi unionisten joera da nagusi. Gainera haur gehien dituztenak opusiano-espainolistak dirá. Ez da arraza kontu bar, demografikoa baizik. Irlandan serio hartu dute gai hau era egoera iraultzen ari dirá. Edo hor dago Israel era palestinarren arteko ageriko batalla demografikoa. Hemen ere ari da gertatzen, baina ez da hain agerikoa era abertzaleak lo gaude. Antza ez da “guay” haurrak edukitzea. Akats galanta!