Aberri Eguna?
Aberri Eguna? –
Jose F. Aizpuru (Atxito), Soraluzekoa, NAIZen.
Egun batzuk barru euskaldunok Aberri Eguna ospatuko dugu.
Dagoeneko alderdi politiko nagusienak data esanguratsu hori ospatzeko inguru, ordutegi eta jarduera ezberdinak proposatzen ari zaizkigu. Bakoitza bere aldetik. Beti bezala. Baina hau ez da arreta gehien eman nahi diodan puntua.
Errealitatea da deialdi hauetara ez dela ia euskal herritargo guztiaren ehuneko bosta ere joango. Ez dakit asko edo gutxi den. Baina da errealitatea…
Orain nere buruari galdetzen diot, zer egiten dute gainerako ehuneko laurogeita hamabostak herritar; Batzuk, arrazoi ezberdinegaitik, ezingo dira dehialdi hoiek ospatzera mugitu. Beste batzuk, ez dira ohartu ere egingo Euskal-Herriko nazio eguna denik. Eta beste batzuk ez dute ezer jakiterik nahiko Aberri Egunaren inguruan.
Jai hau euskal herriarena dela kontuan hartua daukat eta gure lurreko herri eta inguru guztietan ospatua izan beharko litzateke.
Hemen gogoratu nahi dut gure herriak duela urte batzurarte jaiegun hau bizirik mantentzeko egiten zuen borroka. Gure inguruko milaka herritarrek jasandako jazarpen, atxiloketa, espetxeraketa eta torturak. Aberri Egunaren ospakizuna aurrera eramatea nahi izatearren soilik
Eta ikurrinarekin gauz bera. Gure mendi tontorretan eta gure herrietako lekurik nabarmenenetan eragiten zen.
Guzti hori ondoriozko polizi jazarpenekin. Ikurrinaren astinketa delitutzat jotzen zen. Bazegoen Iparraldera joaten zenik ere ikurrinaren astinketa askatasunez ikusteko helbururarekin soilik.
Baina hemen, ez. Halakoa zen frankistek gure ikurrarekiko sentitzen zuten fobia. Beraien politikari garrantzitsuenetako bat (Fraga dixit) «bandera hori legeztatua izan baino lehen nere gorpuaren gainetik igaro beharko dira» esatera ere iritxiko zelarik.
Eta orain gaurkotasunean oinarritu nahi dut.
Gure herrietan ia ez da Aberri Egunaren data izendatu ere egiten.
Eta gaur egun Euskal Herriko udaletxe gehienak alderdi «abertzaleek» administraturik daude.
Baina ez dute ezer egiten jai hau ospatzeko… Zaila da jarrera aldaketa hau ulertzea.
Nere eritziz herritarrak bertan parte hartzera gonbidatuak izan beharko lirateke, balkoiak ikurrinekin apainduz, kaleak musika eta dantzekin, eta bestelako eginkisunekin.
Egun honek gure euskal herritar izaera gogorarazi diezagun, gure herriarentzat hoberena lortzeko borrokan baturik, eta gure nortasun ezaugarrien finkapenean konpromezua hartuz, bereziki gure hizkuntza eta kultura, eta asko maite dugula esan ohi dugun herri libre hori lortzen lagunduko gaituzten solidaritate eta justizia baloreetan.
Dudatan uzten nauen beste gauz bat gaur egun ospatzen duguna Aberri Eguna edo Alderdi Eguna ote den. Eta gauz zeharo ezberdinak dira.
Ez ote luke izan behar Zuzeuren irizpideetako bat Salabardoan arrantzatutako artikuluek euskara maila duin bat izatea?