Abenduaren 7an Durangon euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olatua itsasoa osatzeko
Tantaz Tanta ekimenak deituta, arratsaldeko 15:30etan Landakotik abiatuko da kalejira bat AldeZaharreraino. Urtarrilak 11 Bilbon osatuko den euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko itsasoaren aurrekaria izango da Durangoko hitzordua.