Azaroa aurrera doa eta iritsi da hotza, ezustean harrapatu gaituzten hainbat albiste tarteko. Baina abendua ere fuerte dator, hala kontatu dit niri txori txiki batek, eta hala kontatzen dizuet zuei, abenduan egunkarietan irakurriko ditugun 10 titular hona ekarrita:
– Berriak 180 karaktere erabili ahal izango ditu Twitterren, Otamendik txiokatzen duenean jakinarazteko
– ‘Nola topatu aparkalekua Durangon’, izan da Azokako liburu salduena
– Urtzi Urrutikoetxeak gose greba mugagabea hasi du azpidatzidun filmak aldarrikatzeko
– Gure Esku Dagoren bozeramaile berria izango da David Moyes
– Gonbidaturik gabe geratu da Azpimarra saioa euskal hiztun guztiak bertatik igaro ondoren
– Audientziak Zuzeuko artikulu kopuruaren arabera neurtzea eskatu du EITBk
– Auzitegi Gorenak diputatu edo bertsolari postuaren artean hautatzera behartu du Onintza Enbeitia
– Olentzero zerrenda irekien bitartez hautatzea proposatu du Ahal Dugu Euskadik
– 5 minutuan agortu dira Berri Txarrakek salgai zituen 2000 bainujantziak
-Barcinak bakarlari gisako lehen diskoa prestatzeko utzi dio politikan aritzeari
Abenduan irakurriko ditugun 10 titular
Kristoren parreak egiten ditut atal honekin!