5000€-ko isuna pankarta batengatik

Isuna pankarta batengatik –

Isuna pankarta batengatik
Arg: Dani Blanco/Argia

Eñaut eta Joseba Alvarezi 5000€-ko isuna ezarri zaie San Sebastian bezperan “ETXERA” zioen pankarta jarri nahi izateagatik. Isuna ordaintzeko elkartasun kanpaina antolatu dute.

 

Elkartasun dinamika zigor ekonomikoari modu kolektiboan aurre egiteko!

 

PIZTU Donostia eragileak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera martxan jarri du 2023ko San Sebastian bezperan ETXERA pankarta erraldoia jartzen saiatzeagatik Eñaut eta Joseba Alvarezi jarritako zigor ekonomikoari aurre egiteko elkartasun dinamika.

 

Guztira 5000€ baino gehiago bildu behar ditugu” adierazi du eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsarako eragile donostiarrak. Horretarako bono laguntzak jarriko dira Herria Taberna (Alde Zaharra), Marruma Taberna (Gros) eta Platero Tabernan (Antiguo). Eta horrezaz gain, nahi duenak ekarpen ekonomikoa egin dezan Bizum edo Transferentzia bidezko moduan ere zehaztu dute:

 

– BIZUM: 696755741

– Kontu Korrontea: ES22 3035 0075 47 0750062475 (Laboral Kutxa)

 

Aita-semeen kontrako Muntai Polizialaren atzean, militantzia politikoa kriminalizatu eta zigortzeko intentzionalitatea agerian gelditu da, eta argi diogu, jasotako elkartasun zabalak eragin zuzena izan duela Udaltzaingoak (akusazio partikular moduan) bere asmoetan atzera egiteko. Hortaz, orain arte jasandako babesa eskertzearekin batera, martxan jarriko dugun elkartasun dinamikan parte hartzera animatu nahi ditugu eragile, mugimendu eta norbanako guztiak.

 

Zigor ekonomikoari dagokionez, eguneroko ogia da Donostian. Zenbatu ezinak bihurtu dira azken urteotan propaganda politikoa jartzeagatik jasandako isunak. Horregatik, Donostiako Udal Gobernuari zentsura politikoa aplikatzeari utzi eta Udal Ordenantza indargabetu dezan eskatzen diogu.

 

Bitartean, adierazpen askatasuna defendatzen eta propaganda politikoa egiten jarraitzeko deia luzatzen dugu, errepresioari modu kolektiboan eta elkartasun antolatuaren bidez erantzutearekin batera.

 

Donostia Mozal Hiria!

 

isuna pankarta batengatik
Nola zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude