Barbara Stammel-en erakusketa
Artista germaniar-getariarraren margo eta erretratu ia guztiek parez-pare behatzen digute, ispilu moduan funtzionatuko balute bezala.
Zer ikusten dugu, ordea?
Geure burua, nolabait. Gizarte garaikidean uniformaturik gabiltza, eta korapilatsua da norberaren errepresentazioaren kontu hori. Errepikapenek, parezkotasun horrek… harritu egingo gaitu, gutxienera.
Olioaz gain beste zenbait teknika ere erabili ditu Barbara Stammel-en erakusketa honetan, metala esaterako.
Donostiako Kur galerian.
[bideoa]https://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/03/barbara-stammel1.mov