44 torturatu

44 torturatu – 

44 torturatu

Honela mintzo zen Enrique Mario Fukman, ESMAtik (Argentinako Escuela Mecánica de la Armada) bizirik ateratakoak, eta Atxilotu Desagertu ohien Elkarteko kideak, aspaldian atera zuen dokumental batean, Youtuben oraindik ikus dezakegunean:

“… Kongresuko palkoan Garzon ageri zen fotografia erakusten du, eta, bertan, denak ageri dira, mundu guzia ageria da, eta Danielek dio: bakarren bat falta da… Eta, jakina, bizirik atera ginenak falta ginen; bertan ziren amak, bertan ziren amonak, halaber seme-alabak, senideak, baina bizirik atera ginenak falta; Garzonekin inoiz egon ez izanez aparte, bazen juje honen aferan egiten genuen beste ebaluaketa bat, nahiz gu joan izan Espainiara deklaratzera; baina gauza bat da Espainiara deklaratzera joatea eta beste gauza bat da euskal presoen kontrako torturen kasuan berak izandako ibilbidea. Bi gaiok erabat diferenteak dira”

Eta segitzen du aipatzen nola horrelakoetan bizirik atera direnak faltako direla beti, boterearekin bat egin ez badute behintzat.

Eta hemen ere, tortura, sakabanaketa, isolatzea eta urruntzea gainditu eta bizirik atera direnak ezin dira dirudienez, inola ere agertu. Hortaz dugu hainbesteko zalaparta, hainbesteko abarrotsa eta eskandalu. Ez, soberan daudela esaten digu etsaiak; horiek lurpean nahi lituzke.

ETAk marra gorri estrategikorik pasatu zuen, eta marra gorri taktiko batzuk ere bai, baina etsaiak, orain ere herri hau suntsitu nahi duenak, lehen momentutik hautsi zituen giza eskubide guzien marra gorri guzi-guziak. Egin erailketez at, tortura legalizatu eta normalizatu zuen. Tortura, sistematikoa bihurtu zuen. Egin zezaken okerrena egin zuen horrekin. Eta botere guzien onarpenarekin (Exekutiboa, Legegilea eta Judiziala) eta 4.aren konplizitatearekin normaldu eta bedeinkatu zuen. Prentsa isilik balego hobe luke!

Hori da egia, eta 44 lau torturatuoi errespetua zor diegu.

Ager bitez lur azalera.

44 torturatu