4. hilketa matxista. Har ditzagun kaleak!
4. hilketa matxista. Har ditzagun kaleak! –
Euskal Herria sutan dago. 8 astetan, 4 hilketa matxista. Azkena, herenegun, uztailak 1, Iruñean.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik kaleak hartuko ditugu aurten gure herrian gertatu den laugarren hilketa matxista gogor salatzeko.
Ermitagañako gure auzokideak Zhen zuen izena. Gure samina eta elkartasuna adierazi nahi diegu beren 4 haurrei, familiei, lagunei.
Nazkatuta gaude! Gizartearen antolaketa patriarkalak uneoro indarkeria matxista gure artean egotea ahalbidetzen du, bai erakundeetan, bai kalean eta baita ingurune hurbilenean ere. Sotilenetik odoltsuenera, emakumeok ehunka eraso mota jasaten ditugu gure egunerokoan. Feministok oso argi daukagu hori, argi daukagunez arazoa egiturazkoa dela, sistema heteropatriarkalaren ondorioa, eta ez dela etengo gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu.
Ozen diogu feminismoaren bidea gizartea errotik aldatuko duen bidea dela. Eskuina aurrera egiten ari den garai honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da politika feministak aldarrikatzea, bai erakundetik, bai herri-mugimendutik, lortutako guztiari balioa ematea eta atzerapausorik ez onartzea. Pertsona guztiok dugu bizitza bizigarriak bizitzeko eskubidea, jatorria, sexua edo gizarte-egoera edozein dela ere. Premiaz aldarrikatzen ditugu indarkeriarik gabeko bizitzak, bizitza duinak. Sistema hori irauli arte borrokan jarraituko dugu, feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte.
ASKI DA! ERAILKETA MATXISTARIK EZ! GORA BORROKA FEMINISTA!
4. hilketa matxista. Har ditzagun kaleak!
Nor zen hiltzailea? Zergatik hil zuen? Nongoak ziren hiltzaile eta hildakoa?
Hirugarren hilketa da, ez laugarrena. Azkenaurrekoa, Bilbokoa, erailketa matxistatzat hartu baduzue, berriro ere gezurretan ari zarete estatistikak baldarki eta inolako behar barik puztutzen. Arazo psikiatriko larriak zituen gazte batek bere izeba erail du, baina errez izan zitekeen bere aita, osaba edo beste edozein hurbileko familiakide. Indarkeria matxistaren arazoari larritasuna kentzeko inolako asmorik ez daukat, baina kasu hauek norberaren kausaren probetxurako erabili eta manipulatzeak ernegatu egiten nau. Gaixotasun psikiatrikoak behar bezala ez artatzearen ondorio tragikoa da hau. Baina zuek segi zuenera, ez utzi errealitateak istorio on bat izorratzen.
Euskahaldun:
Nahi baduzu polemikatan has zaitezke, duela urte batzuk mugimendu feministak hartu zuen erabaki baten kontra argudioak kontrajarriz: erabaki zen zerorrek esandako testuinguruan gertatzen diren tratu txar eta hilketa kasuak “emakumearen kontrako indarkeria” kasu espezifikotzat zenbatzea.
Izan ere, nor arduratzen dira familian, % dezente handian, buru-osasuneko arazoak dituzten senide, maizenik seme-alaba eta gurasoen zaintzeaz? EMAKUMEAK.
Hilketa feministarik ere ez:
https://www.berria.eus/albisteak/230923/emakume-bat-atxilotu-dute-fiteron-bere-hiru-seme-alabak-hiltzen-saiatzea-egotzita.htm
Feminismoa gezurra da.
Patriarkatua ez da existitzen.
Euskal egunkariek futbol jokalariaren muxuagatik eskandalua montatu dute.
Baina 30 ume hil dituen emakume honi buruz ez dute ezer esaten:
https://www.dailymail.co.uk/news/article-12427863/Lucy-Letbys-sentencing-played-cell-refuses-attend-court-former-minister-says-killer-nurse-faces-life-order-victims-families-prepare-make-devastating-impact-statements.html
Zergatik euskal egunkariek ezkutatzen dute egia? Feminismoaren gezurra zabaldu nahi dutelako?
Beste bat:
https://www.noticiasdenavarra.com/sucesos/2023/08/24/detenida-mujer-gasteiz-acusada-matar-7178155.html
Noizko alderdi eta komunikabideen salaketa hilketa feministekin? Noiz arte bizi beharko dugu beldurrez?