4 arrazoi lehen hitzordua etxean izateko, sexua nahi baduzu
4 arrazoi lehen hitzordua etxean izateko, sexua nahi baduzu –
Maitasunean zein sexuan zoragarria dena da ez duela axola pilatutako esperientziak. Harreman guztiak, bikotekidearekin nahiz maitalearekin, bakarrak dira, eta erronka eta abentura berriak jartzen dizkigute aurretik. Nahi dugun norbaitekin ligatu dezakegu edonon: supermerkatuko ilaran, metroan lanerabidean egindako bidaian edo autoaren depositua betetzen dugun bitartean. Gure sexu grina nahi dugun tokian asetzeko eskubidea ere badugu. Oraingo honetan, oso ondo ezagutzen dugun leku batean lehen hitzordu bat antolatzea proposatzen dugu: gure etxean bertan.
Etxean lehen hitzordua izateko lau arrazoiak
Zertarako itxaron bigarren edo hirugarren topaketari maitaleari gure ohea edo sofa ezagutzen uzteko? Ba al dago gure etxea baino giro atseginagorik erakartzen gaituen pertsona intimitatean nolakoa den jakiteko? Metxa piztea errazagoa da baldintza hauetan, batez ere lau arrazoi hauengatik:
1. Pribatutasuna bikotearekin… edo gau bateko maitalearekin
Hau da erabaki hori hartzearen abantaila garrantzitsuenetako bat. Gure gelan, gure egongelan, gure pasiluan… Axola bazaigu edo ez begiratuta sentitzea, errazagoa izan daiteke eramaten uztea eta beste pertsonarengan zentratzea gure giroan bagaude. Horrela, ezerk ez gaitu distraitzen.
Piropoak oparitzea, proposamen lizunak egitea eta taberna bateko barran belarrira xuxurlatzea plan ona da. Hori bai, gure etxeko lasaitasunean inor ez da ahoskatzen ditugun hitzen lekuko edo gure maitaleari oparitzen dizkiogun konplizitate keinu eta desio begiraden lekuko izango.
2. Sexu-aukera gehiago
Kandelak eta musika iradokitzaile eta tentagarria luxuzko aliatuak dira sexu harremanak sustatzeko. Afrodisiako gisa funtzionatzen dute, bi aldeen desira geldiezina indartzen baitute; bereziki, etxean bagaude. Izan ere, gure etxeak sexu-aukera gehiago eskaintzen ditu; hemen errazagoa da elkarrizketa atsegin baten ondoren eramaten uztea, ez baitugu zertan gogoaren aurrean gelditu biok nahi dugunean. Lau pareten artean egoteak sexu bidez alfonbra gainean topatzeko aukera ematen digu, ohiko kandela horien sugar artean, baina baita ohe eroso batean ere, disko iradokitzaile hori entzuten dugun bitartean, jangelako mahai gainean, komunaren ispiluaren aurrean edo sukaldean. Edozein leku da ona grina askatzeko.
Bestalde, etxean geratuz, nahi ditugun posturak praktikatzeko aukera dugu dutxaren azpian edo gure programa gogokoenaren atsedenaldian. Hau da, gure etxean ez dugu loturarik gure sexu-topaketak mugatzen edo geldiaraziko dituenik; ez denboraz ez tokiz.
- Erosotasuna
Denoi gustatzen zaigu “zirt-zart” aritzea. Ehunka leku ideal daude gu baretzeko. Ez dago, ordea, desira hori baretzeko leku erosoa bezalakorik. Eta oso bereziki, lehen hartu-eman bati buruz ari garenean.Haragiaren plazeraz gozatzeko garaian gure geletako tenperatura erregulatzeko aukera ematen digu etxeak, hotzegi edo beroegi ez egiteko. Ez, ez gara izoztuko, nahiz eta konkistarako gure lentzeria iradokitzaileena jartzea erabaki…
Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>