36 gazte atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian
- Diario Vascok dioenez, gutxienez 36 dira atxilotuak. Grande Marlaskak Donostiatik gidatzen du operazioa, eta atxilotuen artean, Zuriñe Ogenaga, Aritz Petralanda, Joseba Dalmau, Jon Telleria eta Juan Anda aipatzen dituzte.
- EITBk, bere aldetik, atxiloketak Otxarkoagan (Bilbo), Lekeition, Zamudion, Galdakaon, Iurretan eta Sestaon (Bizkaia); Donostian, Amezketan, Azpeitian eta Idiazabalen (Gipuzkoa); Gasteizen (Araba); eta Barañainen eta Zizur Nagusian (Nafarroa) egin direla dio.
- El Paisek, dakarrenez, atxiloketetatik zazpi Guardia Zibilak atxilotu ditu eta 29 Espainiako Polizia Nazionalak. Horrez gainera, hainbat miaketa egin dira, etxe, garage, gaztetxe eta elkarte gastronomikotan.
- RTVEk, atxiloketen irudiak zabaldu ditu.
- Berriak zabaldu duenez, AAMk ohartarazia zuen operazio zabalen bat egitekoak zirela.
[11:00etan eguneratua]
- Aresen iritziz, eta Berriak dakarrenez, atxiloketak “zuzendaritzaren eta finantzazioaren aurkako operazio garrantzitsua da.”
- Halabedi irratian, atxiloketen lekuko zuzenak izan direnak elkarrizketatu dituzte.
- Garak, atxilotuen zerrenda probisionala argitaratu du bere agerkari digitalean.
- EITBk jakinarazi duenez, atxiloketen ostean 70eko miaketa baino gehiago izan dira.
- Diario Vascon operazioaren argazkiak daude. RTVEn argazki gehiago daude. Hedabideek, lehen unetik, atxiloketen irudiak zabaldu dituzte. El Mundok bere albuma egin du.
- El Paisek “golpe a los abertzales” titulatu du.
- Gaztesarean ere jarraitu daiteke atxiloketen kronika. Ikus Zizurko Esparru Gaztetxearen miaketa.
Durangaldekoa naizenez hemengo atxilotuen berri behintzat badakit. Atxilotuen artean daude Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra.
Berriak dakar atxilotuen zerrenda: http://www.berria.info/albisteak/37571/ATXILOTU_ZERRENDA.htm