Palestinarekin Elkartasuna ekimenak CAFen Euskara Zerbitzuak Korrikan zuen kilometroa boikoteatu du
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak CAFen Euskara Zerbitzuak Korrikan zuen kilometroa boikoteatu –
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak CAFen Euskara Zerbitzuak Korrikan zuen kilometroa boikoteatu du CAF euskal enpresak Palestinako genozidiaorekin duen konplizitatea salatzeko
…
Prentsa ohar honen bidez, Palestinarekin Elkartasuna plataformak CAF trenbide enpresak Korrika-n gauzatu nahi duen aurpegi garbiketa boikoteatu duela komunikatu nahi dizuegu. Gaur, martxoak 23, erosia zuen “kilometroan” CAF enpresa boikoteatu dugu (ekintzaren argazkiak eta bideoak atxikitzen dizkizuegu).
Zisjordanila zatitzen duen tranbilaren eralkuntzaren bitartez, Palestinar herria bizitzen ari den apartheid egoeraren konplize da CAF enpresa eta, beraz, baita azken hilabeteetan areagotu den erasoaldiaren konplize ere. CAF enpresak urteak daramatza palestinarren lur okupatuetan zehar prolektu sionistarentzat tren lineak eraikitzen. Tren hauek israeldarren koloniak eta okupatutako Jerusalen lotzen dituzte.
Euskal Herrian genozidioarekin konplizitateak edukitzeak lotsatu egiten gaitu, are gehiago, CAFen kasuan bezala, haien akziodunen artean Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeak dituztenean. Baina lotsagarriagoa iruditzen zaiguna enpresa honek aurpegia garbitzeko euskara erabiltzea da. Besteak beste palestinar herriaren hiltzaileekin kolaboratzeak eragiten dizkion milioika eurotako mozkinen parte ñimiño bat, euskararekin bere irudia zuritzera bideratzen du CAFek. Honen adierazle da CAF-Elhuyar sarietan trenbide enpresa honek inbertitzen duen diru mordoa edota Korrikan duen parte-hartzea.
Horrenbestez, eta palestinar herria bizitzen ari den salbuespenezko genozidio egoera honen aurrean, enpresa honek bere irudia garbitzeko ekimen herrikoietan parte hartzea onargarria iruditzen ez zaigun heinean, Korrika-n CAF konpainiaren presentzia boikoteatzea erabaki dugu.
Ezin dugu sionismoaren presentzia onartu gure herri eta auzoetan, eta del egin dugu eta egiten dugu inongo espresio sionistaren normalizazioaren aurka. Normalizazio horren adibide argia da CAFek bere aurpegia garbitzeko Korrika-n kilometro bat erostea, eta hori dela-eta egin dugu CAFen aurkako boikot ekintza hau. CAFen erantzukizunaz informazio gehlago esteka honetan: https://bdsmovement.net/jate-del-tren-de-apartheid-de-israelit action
GORA KORRIKA!
GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA!
Zergatik CAF-en aurkako gorroto hori?
Palestina izan ez balitz “CAF kapitalista” izango zen erruduna, edozer gauza festa nire alde errebentatzeko. Korrikan PPko kargudun batek parte hartuko balu ere, boikota! Faltsukeriarik ez, lemapean. Herria hitza bere egin eta horrek ematen duen legitimotasunarekin nahi dudana egin dezaket. Ikusi nuen, aurpegia palestinako zapiekin estalita KORRIKAko langileekin enfrentamenduan, hori irudia, aurpegia estalita!
CAFekiko fijazio horrek zerbait ezkutatzen du. Hemen “elkartasun internazionalista” baino gehiago dago.
Hemen ez dago ezer berezirik. Hemen gertatzen dena da batzuk ez dutela onartzen euren baimenik gabe ezer egiterik dagoenik herri honetan. Beti horrela izan da. Eta Palestina ez balitz uigurrak izango lirateke edo Etiopiako azkenak. Zerbait behar dute gauzak euren eran egitera behartzeko, edo ez dira egiten. Ez dago aukerarik.
Uigurrak? Bai zera! Errepresioa herrialde komunista edo sasikomunista batek burutzen badu hemen ez da inor mugituko.
Gorroto hori esplikatzeko arrazoi sinpleago bat badago: euskaldunak antisemitak dira, espainiarrek kutsatuta. Espainia munduko herririk antisemitenetakoa da. Historiako garbiketa etniko handienetako bat burutu zuten juduak egoztean. Eta euskaldunak hain asimilatuak daudenez, lotean antisemitismo kastillanoa eraman dute.
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2024/03/25/caf-apunta-contrato-metro-madrid-8040167.html
Eta honekin zer egiten dugu, artistak? Ayuso gustuko ez dugunok beste boikot bat bultzatu behar dugu, lanpostu gehiago arriskuan jarriz?
Sionismoaren jarduna guztiz salagarria dela onartuta ere, salaketa noiz eta nola egiten den neurtu beharrekoa da. Agian, Euskal Herrian SIONISMOAREN aurka ERDARAZ egiten diren ekintaldiak salatu eta boikoteatu beharko genituzke euskalzaleok. Zer esango lukete orduan Korrika boikoteatu duten hauek? Gure herria eta gure hizkuntza zapaltzen dutenekin kolaboraziorik ez!!