32
32 –
90 beltzean,
ia-ia ilbeltzean,
etxera uda ekarri nuen
mundura sortzean.
Katuka zutik jartzean
lehen urtebetetzean
Parotek ere urte bat bete
zuen espetxean.
Joan nintzen ikastolara
lehenik ta behin Hendaiara,
bertan ze pozik jolasten nintzen
esaten zaila da,
ta amaitu zenean jada
nere haurtzaro bolada
Ionek kartzelan kunplitu zuen
lehen hamarkada.
Ikastola bat txiki da
joan naiz handitik handira
Gasteizko letren fakultatean
emanez segida,
alde egin dut urrutira
San Petersburgo hirira,
ta Ion kartzelan sartu zutela
hogei urte dira.
Zer da 32,
bizitza bat, bizitza bi
azkenerako krisketa kendu
zaio ateari,
Nahiz ta dena ez den argi,
ta zalantzaz naizen ari,
ea etxea senti dezaken
ilunpeko kabi.
Ion Paroten 32 urteko kartzelaldi luzea izan du oinarri Maddalen Arzallusek gaurko kanta osatzeko, Faktoria saioan.
Gogorra bezain ederra…
'32' ?????pic.twitter.com/veOke8YY57
— Malcolm iXa ? (@ideiazabaldub) October 14, 2022
Zentsura dela eta Iñaki Guridi Faktoria saioko gidariak gaur esandakoa:
“Izan da azken egunotan saio honetan entzundako iritziren batekin asaldatu denik, iritzi horri sarean jarri zaizkion mugekin asaldatu denik ere bai. Bakoitzak dugun arduratik, eta niri saio hau gidatzea dagokidan neurrian, badagokit esatea ze helbururekin eta ze premisarekin heltzen diogun egunerokoari. Eta gure premisa da entzuleari eskaintzea gertatzen dena ulertzeko ahalik eta elementu gehien: berekin bat egiten duten iritziak askotan, eta beste batzutan bat egiten ez dutenak, ulertuta izan daitezkeela baliagarri ikuspegiak aberasteko. Saiatzen gara, eta esango nuke gehientsuetan lortzen dugula, mahai honen bueltan eta mikrofono hauen aurrera ekartzea ahalik eta jarrera zabalenak, anitzenak. Euretako bakoitzak bere datuetatik, bere jakinduriatik eta bere askatasunetik eman dezan iritzia. Esan gabe iritzi-emaile bakoitzari zer esan behar duen, bai eskatuz errespetutik eta errespetuz jarduteko. Eta uste dut hori ere lortzen dugula. Eta errespetuz jardunda ere uneren batean inor mindu bada, hori sentitzen dugu. Eta esan dezakeguna baita ere, borondate irmoa dugula irrati-saio anitza egiten jarraitzeko, ikuspegi desberdinak hona ekarriz. Baita Maddalen Arzallusena ere.”
Azal minberatuegia eta bihotz ankertuegia adierazten dute bertso “Oroitzapen” eder eta xaloagatik asaldatzen diren horiek. 32 urte preso ohi Paroten alde terrorismoaren gorazarre egitea ikusten duenak bertsoan idiota (zentzurik sakonenean) baino ezin da izan
Bada, zentsuraz ari bagara, izan gaitezen koherente. Zeren, hemen zabiltzaten batzuek borrizki aldarrikatzen duzue zentsura zenbait ikuspegi eta iritziaren aurrean. Ez da egia zentsuraren kontra gaudenik. Bakarrik gaude gauza batzuk zentsuratzearen kontra. Ez gaitezen hipokritak izan, behintzat.
Neuri, Karlosi ez bezala, bertsoak ez zitzaizkidan ez xaloak eta ezta ederrak iruditu. Izango da, agian, beste norbaiti jarritako bonba batek alboko biktima izan nintzelako edo inoiz politikan aritu gabeko adiskide bat tiroz hil zutelako zerga iraultzailea eskatu, eta bigarren aldian ez ordaintzea erabaki zuelako… Ez dut eskatu kentzeko, baina Arzallus ez zait iruditu hain “sentibera” eta “poetiko”. Eta ez nago espetxe politika honen alde. Baina, gazte .. errespetu pixka bat. 32 urte horietan eta lehenago zerbgertatu den hemen berak baino hobeto dakigu beste batzuk.
Bonbaren kalteak jaso nituenean, euskaltegiko irakasle nintzen. Ingurukoek bonbaren zuzeneko biktimak bezala tratatu ninduten: nigandik ihesi egin beharra ikusi zuten, inork ez zidan publikoki solidaritatea adierazi. Ikasturte amaierako bertso afarian bertso nardargarriak entzun behar izan nituen. Gau hartzailearen erruz nagusiki: neure zuzendariak han nintzela inolako eskrupulurik gabe jarri zuen gaia: “putakume batek Karrero moduan hegan egin du aurten”. Bertso xalo eta ederrak haiek ere. Kalte post-traumatikoak, bost axola haiei. .
Arzallusek hautu bat egin zuen: ezkutatzea istorioa honen lehen partea. Istorioa ez baita duela 32 urte hasten. Lehenago, baizik. Horrekin, mindu eta iraindu egiten ditu istorioaren zati hori ezagutzen dutenak..Zain gaude noiz egiten duen zati horri dagokion bertso sorta. Ea hain xaloak eta ederrak diren bertsoak. Bakarrik hori eskatzen da: zintzotasuna
Bisitari jauna,
Çure historia hori asqui eta sobera dugu aditu eta aditzen. Hortaraco diru publicoco quantitate viciqui handiac chachatu baitira. Bainan ba al daquiçu cein den Arçalluz anderearen bertsoaren Historia ?
1990an guiçon bat, Unai Parot, atzeman çuen Guardia Civilac Espainiaco hegoaldean. Occurritzen ahal çaizquiçun torturaric anquerrenac eguin cerauzquioten haimbat egunez.
Tortura haiequin athera cituzten informationeetan oinharrituz, Franciaco Statuac atchilotu eta preso eraman cituen haimbat euscal herritar, haien artean Frederic Haramburu, Jon Parot eta Jakes Esnal jaunac.
Hirur herritar hauen aurkaco frogaric bat ere gabe, Franciar Statuac hirurac condamnatu cituen vici ossoraco prisonarat, torturen bidez escuratu informatione soiletan oinharrituz. Hirur herritar hauec hirur hamarcada passatto passatu dituzte franciar presondeguietan. Orain euren etchera euren senide eta lagunequin vueltatu dira. Baina eta Unai Parot preso seguitzen du.
Haien aurkaco accusatione guztiac sostengatzen dira tortura bidez atherataco inculpationeetan.
Hori da historia hau, cehazqui.
Gure gendea da, euscal herritarrac cein ados ala contra egonic ere euren jardunarequin, ez diren neholaz ere profitatu nehoiz etequinic atheratzeco. Herri-insurrectione batean parte hartu çuten. Eta garesti ordaindu dute euren herriaren alde eguinico apustu hura.
Ecin ditugu gure esquerra eta maitassuna adiaraci ? Beitu, victima batzuençat ba duçu cein ere Parlamentu, televisione, alderdi politico eta gauça oficial… Arçallucen bertsoa polita da. Ez dut uste bercelaco pretensioneric dagoenic hor, gure herriac vicitzen segui deçançat precio altua pagatu duen herritarrarequico samurtassun pisca bat adiaraztea baicic.
Bisitari, historia ez da zuk nahi duzunean hasten, atzera begira jarri behar badugu, egin dezagun gure historiaren kronika behar bezalakoa eta objektiboa. Joan gaitezen, nahi baduzu, 40, 60, 100 zein 500 urte atzera, eta orduan ezagutuko ditugu zeintzuk diren gure hurbileko historiaren zergatiak eta arrazoiak.
Eta ondorioak