31 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantearen heriotzaz

31 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantearen heriotzaz –

31 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantearen heriotzaz

Azaroaren 28an, hogeita hamaika urte beteko dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea hil zenetik. Urteurren hau oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Kepa Ordokiren bizia laburtzen duen bideoa sortu du. Bidasoako oroimen elkarteak gogora ekarri du 2025. urtean 80 urte beteko direla Gernika Batailoiak II. Mundu Gerran izan zuen parte-hartzeaz. Horiek hala, elkarteko kideek “Gernika batailoiraren eginaldiak oroitarazi eta gaurkotasunera ekartzeko” deia burutu dute.

Gudari zirkunstantziala

Kepa Ordoki igeltseroa zen ofizioz. Klase izaera eta abertzaletasun sentimenduek bultzaturik armak hartu eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan borrokan ibili zen, San Andres batailoiko kapitain bilakatu arte. 1937an, atxilotu eta heriotzara kondenatu zuten. Azkenean, exekuzio kondena hau ez zen aurrera eraman eta Duesoko presondegian atxilotu zuten.

Espetxetik eta segidan Gurseko kontzentrazio esparrutik ihes egitea lortu ostean, Amikuzeko Arruta-Sarrikota herrian babestu zen. II. Mundu Gerraren hasierarekin, Lannemezango armategietara joan zen. Hainbat urtez erresistentzian ibili ostean, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Union Nacional Españolako euskal herritarrak euskal unitate militar batean biltzeko ardura jaso zuen. Zatiketa burututa, aliatuen esku gelditu zen Gernika Batailoia izeneko unitatea. II. Mundu Gerran, Atzerritarren eta Marokoarren 8. erregimentu mistoaren sartu zuten.

1945eko apirilaren 14an, Ordokik fronte atlantikoa askatzeko agindua jaso zuen. Montaliveteko (Point de Grave) Naziak irtenarazi zituzten, Garona ibaiaren ezkerraldean. Borrokaldian bost gudarik bizia galdu zuten. Erasoek bi fase nagusi zuten: aire bidezko bonbardaketa eta guda zelaian zeuden indarren aurreratzea. Hala jardun zuten sei egunez.

“Balio moral eta militar” handiko ekintzagatik, Kepa Ordokik zilarrezko izarra zuen gerra gurutzea jaso zuen. Baita ere, Gernika Batailoia eta Ikurriña ohorez eta militarki agurtu zuen De Gaulle jeneralak pertsonalki. “Komandante. Frantziak ez du inoiz ahantziko euskaldunek herrialdea askatzen egindako esfortzu eta sakrifizioak”, esan zuen.

GERNIKA BATAILOIARI BURUZKO INFO+: kepaordokimhb.eus/gernikabatailoieuskaldunak-76-urte
KEPA ORDOKIRI BURUZKO INFO+: kepaordokimhb.eus/kepa-ordoki-vazquez

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan
www.kepaordoki.wordpress.com

31 urte bete dira, Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantearen heriotzaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude