30 urte betetzearen krisia

cc Melodia
cc Melodia
Bi ospakizun 30. urtemuga “ospatzeko”. Bata atzo Gernikan, eta bestea, gaur Gasteizen. Atzokoan EAJ protagonista. Urkulluk Estatutua bere osotasunean betetzea eskatu zuen eta xedapenei uko ez egitea. Hori horrela guztiz betetzen ez den Estatutuak ospatzeko motiborik ez dutela uste dute.
PSEk antolatu duen festara ere gonbidatuta zegoen EAJ, baina honek ez du Lopezen lagunartera joan nahi izan. Gernikako estatutua “euskaldunen elkargune”, bere osotasunean errespetatzean soilik izango omen da. Hain zuzen ere, testuaren potentzialtasun nagusiak ukatuak izan direla salatu dute jeltzaleek. Hala nola, erabakitzeko eskubidea eta herri kontsultak ospatzekoa, aipatu ditu.

Gaur beraz, PSEren txanda da. Baina festak ez dirudi oso alaia izango denik. EAJkoekin haserre baitaude, “erradikalekin” elkartzeagatik eta Gernikako urtebetze festara joango ez direlako.

Batzuk beraz, ospatzearen alde, besteak gogoratzearena, eta beste batzuk aurka.

Ezker abertzaleak urteurren hau ospatzea euskal gizarteak egun bizi duen errealitatea albo batera uztea dela dio.

Jaiotzean ere, botoen %53,1a alde, %3,03 kontra eta %41,1eko abstentzioa. Zatiketa nagusi gizartean.

Eta zuk, zuk baduzu data hau ospatzeko asmorik?