25. jardunaldiko apunteak
- Athletic gora begira. Mallorca eta Deportivok, euren partidak irabazi arren, ez dituzte sentsazio onak trasmititzen. Onenak eman dituztela dirudi eta Athleticek bertan ditu. Athleticek etxean 5 partida jarraian irabazi ditu. Duela urte batzuk pentsaezina zirudien horrelako garaipen segida batek San Mamesen. Zuri-gorriek Europako postuak hatzen puntekin ukitzen dituzte eta atzo bezalako partidetarako akuilu bikaina da.
- Osasuna, ez gora ez behera. Partida grisa izan zen gorritxoena. Motibazioak (edo honen faltak) zenbaterainoko eragina izan zuen aztertu beharko lukete. Osasuna Bigarren Mailara jaistetik urrun dago eta Europako postuak ere ezinezko egin zaizkio. Geratzen diren 13 jardunaldietan zer egin nahiko lukeen pentsatu beharko luke. Bi irizpide mantendu beharko lituzke: datorren denboraldirako taldea egonkortzen hasi eta harrobiko jokalariei aukerak eman eta Reyno de Navarrara hurbiltzen direnei joko ikusgarriagoa eskaini. Osasunak jokalari asko ditu eta presiorik gabe jokatzeko aukera ona dute hurrengo jardunaldietan.
- Gabilondo eta Toquero. Biak kritikatuak izan dira lehen mailarako nahikoa kalitatea ez dutelako ustez. Gabilondo irregularra da bere jokoan, baina tokatzen denean, oso partida bikainak jokatzen ditu, atzo bezala. Gol ikusgarriak ere sartu ditu aurten. Toqueroz zer esan: Sestaotik fitxatu zuten, 2b mailatik, baina fisikoki lan handia egitez gainera, ate aurrean punteria zorroztu duela dirudi. Atzo 2 sartu zituen.
- Real Madril aurretik. Larunbateko partida zirraragarriaren ostean, Real Madrilek Sevillari 3-2 irabazi eta Bartzelona gainditu zuen sailkapenean. Ligaren erdia baino gehiago jokatuko da Real Madril eta Bartzelonaren arteko partidan. 3 puntu baino 6 jokatuko dituzte. Real Madril aurretik jarri izanak nola eragingo die aurrerantzean bi taldeei baina?
- Entrenatzaile aldaketak. Entrenatzaileena izaten da futbol taldeetako katebegirik ahulena. Gauzak gaizki jartzen direnean, jopuntuan jartzen dituzten lehenak izan ohi dira. Entrenatzailea aldatu dutenen artean, Atletico Madrilek eta Almeriak hobera egin dute. Vila-Real pattal dabil eta Valladolidenak ez du itxura onik ordea.
Irudia | Real Madril lider jarri da | Ezezaguna | LGPL