2025eko Hezkuntzako Aurrekontuak: diru publikoa Eskola Publikoarentzat
2025eko Hezkuntzako Aurrekontuak: diru publikoa Eskola Publikoarentzat –
EAEn 2025eko aurrekontuen eztabaida ematen ari den egunotan, “Hezkuntzako Aurrekontuetan, diru publikoa eskola publikoarentzat!” ozen aldarrikatu nahi dugu gaur hemen bildu garenok.
Astebete barru urteurrena beteko duen EAEko Hezkuntza Legearen babesean, pribatuaren finantzazioa nabarmen handitu du Hezkuntza Sailak, hau da, itunpeko sare pribatura bideratzen ari dira eskola publikoak behar dituen baliabideak.
Honekin batera, eskola publikoak ume guztientzat lekua duen hainbat herri eta auzoetan, beharrezkoak ez diren plazak kontzertatzen jarraitzen du eskola publikoak hustuz eta, ondorioz, kudeaketa ekonomiko eskasa eginez. Hori gutxi balitz, 2 urteko B ereduko dozenaka gelak itundu ditu ere, legeak berak ezartzen dituen hizkuntz helburuak beteko ez dituzten arren.
Eskola-segregazioaren etengabeko iturria den hezkuntza-sistema dual publiko-pribatuak porrot egin du alor ekonomikoan, emaitzetan, euskalduntze prozesuan eta kohesioan. Eta kontzertazioa da gure hezkuntza sistema dual honen zergatia. Bada garaia, denon artean ordaintzen dugun mekanismo hau birplanteatzeko.
Gure aldarrikapena argia da: eskola publikoa lehenetsi behar da planifikazioan, azpiegituretan eta baliabideetan. Hori da gizarteak behar duen kalitatezko euskal hezkuntza-sistema berdintzailea bermatzeko bide bakarra.
Ez dezagun erabili denon dirua beharrezkoa ez den hezkuntza-eskaintza batean, ez dezagun jarraitu kohesioaren kontra jokatzen duen kontzertazio-sistemarekin. Erabili dezagun denon diru publikoa denon eskola publikoan.
DIRU PUBLIKOA ESKOLA PUBLIKOARENTZAT!
KONTZERTAZIOAREKIN BUKATU ERA PROGRESIBOAN
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO TOPAGUNEA
2025eko Hezkuntzako Aurrekontuak: diru publikoa Eskola Publikoarentzat
Euskal eskola publiko espainolistako ikasleen heziketa garestiagoa suertatzen zaio gizarteari itunpeko ikastola herrikoietan hezitutako ikasleena baino, heren bat gehiago gutxi gorabehera. Bada garai diskriminazio ekonomiko honekin bukatzeko. Finantzamendu berbera eskola mota guztientzat.
Eta emaitzak txarragoak izaten dira. Euskal eskola publiko espainolistetan ez da ikasleek euskararen ezagutza jasoko duela ziurtatzen, bestelako jakinduriaren ezagutza jaisten ari da urtez urte, azken garaietan gero eta gehiago murgiltzen da botere kapitalistaren adoktrinamendu ideologiko globalistara, Espainiako historia erakusten da eta ez Euskal Herriko historia, irakasleenganako errespetua galtzen ari da, eta abar luzea. Bada garaia eskola publiko jakobino estalinista horri barne-astindu bat jo eta heziketa bere onera ekartzeko.
Eta ez al da eskola espainolista publikora doazen etorkinak diren ikasleei euskaldun gurasoen zergetako dirua emateari bai, dena doan izan arte, eta ikastola herrikoietara doazen eta zergak ederki ordaintzen dituzten bertako guraso euskaldunen seme alabei diru publikorik ez, aldarrikatzen duten segregazionisten gorroto diskurtsoarekin bukatzeko ordua?
hori da Eneko, klinika pribatuei eman diezietela publikoei bezainbeste diru, haien erabiltaileek ere ordainrtzen dituzte-eta zergak
Niri gero eta gehiago gustatzen zait eskola-txekearen irtenbidea.
eskola-txekea, klinika-txekea…benga
Hiru lerroko tartean eskola publikoari kapitalista deitzetik estalinista deitzera pasa zara, Eneko, ez dakit ohartu zaren.
Zuriñe, eta? Estalinista eta kapitalista ez dira kontrajarriak. Frantziako estatu zentralista oso jakobino, estalinista da hezkuntzan, eta ekonominan ez al da kapitalista? Txinakoa gaur egun, oso hezkuntza zentralista, estalinista da eta kapitalista potentzia ere ekonomikoki.
Benga, Osakidetzak hartu-atenditu ezin dituelako ospital pribatuetara bezeroak bidaltzen dituenean garai bateko Onkologikora, edo egungo Poliklinikara ez al die ordaindu behar, ala?
Bestetik, jakin dezazun, Frantzian klinika-txekea indarrean dagoela, eta hango osasun asistentzia hemengoa baino hobea dela.
Zurekin bat nator. Horrela herritarrak leku onenetara joko lukete, eta zerbitzu txarra ematen dutenek (bai hezkuntzan, baita osasun asistentzian) edo espabilatu edo ixtera behartuta egongo lirateke. Agur gaur egungo publikaren zerbitzu txarrari. Ala aldatu.
Zuen segregazio planteamenduarekin gurasoek euren haurren hezkuntza eta eskola aukeratzeko eskubidea urratzera heldu zarete. Larria da.
https://www.elcorreo.com/bizkaia/314-familias-vizcainas-quedan-plaza-colegio-querian-20241220010430-nt.html
https://www.diariovasco.com/sociedad/educacion/158-familias-gipuzkoa-quedan-sitio-colegio-deseaban-20241220000900-nt_amp.html#amp_tf=De%20%251%24s&aoh=17346848895863&csi=0&referrer=https%3A%2F%2Fwww.google.com