[Txiorik Onena] 2020ko 7. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 7. astea –
Urteko 7. asteko txio sorta dakargu azpira.
Asteon, hauexek dira aukeratutako txioetan jorratutako gaiak: pasioa eta paseoa, oinezkoak, Athletic eta langile kaleratua, klima aldaketaren disfrutazionistak, arriskurik eza eta Berri Txarraken iragarpena eta bertsolari biboteduna.
Iragan asteko txio sortatik @protoeuskaldun txiolaria izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Elkarren ondoan urte asko egindako bikote batzuen errealitatea da: hasieran pasioak zuen lekua paseoak betetzen du.
— Antton Telleria (@antton_telleria) February 12, 2020
Gu, ere, oinezkoen alde! @VisitGorliz #Gorliz pic.twitter.com/y698EYFwO4
— Jabi Zabala (@sarean) February 13, 2020
Gogoan dut, Athletic heldu zen finalen bateko bezperan-edo, ETBn agertu zela langile bat, pozik, lantokitik bota zutenez gero, aukera izango zuelako lagunekin autokarabanan finala ikusten joateko arazo gabe.
— Mikel Iturbe Urretxa (@azken_tximinoa) February 14, 2020
Baina jendea poz-pozik ikusten dot klima aldaketagaz, bero hauekin eta euri ezagaz. Negazionistak dagoz alde batetik, eta bestetik disfrutazionistak… @txargain
— Iñaki Peña (@PatxiLurra) February 14, 2020
Ez aireztatu, ez jan barazkirik, ez egin kirolik, ez arnastu.
Baina gogoratu: ez dago arriskurik #ZaldibarArgitu
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) February 16, 2020
Gehienetan Simpson familiak aurreratzen dizkigu gertakariak, baina oraingo honetan @berritxarrak‘ek egin du.#ZaldibarArgitu #euskaloasia #vertergate #zaldibar #Ermua #Eibar pic.twitter.com/t11QFnHRz1
— ?ø??¡????tx¡ø™ who?//*//??? (@mikeliriarte) February 16, 2020
.. Nahi duzun doinu eta neurrian.. pic.twitter.com/RTC1iBd8iV
— ??????????@ ?#ElCrio (@erreharria) February 17, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
— bor[x]a? #AltsasukoakAske (@protoeuskaldun) February 6, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 7. astea