[Txiorik Onena] 2020ko 19. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 19. astea –
Urteko 19. astea igaro berri, eta ezin jakin egiatan zein fasetan gauden, hau da marka!
Asteon, hautatutako txioetan jorratzen diren gaien artean daude: bihotzeko itzultzaileak, isunen erruleta, eztula, hondoratutako errezetak, zozketak, desfasea eta, nola ez, euskararen egoera pandemia garaian.
Iragan asteko sortatik, Erik Gartziaren txioa izan da bozkatuena, nerabezarora itzularazten gintuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Oi, eztula, eztula! Zer hintzen eta non hago! Kriminal batengandik bezala gabiltzak higandik herio batean ihesi.
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) May 8, 2020
“Probatu errezeta hau” esan zidan; “ikusiko duzu ze gozo” esan zidan.#mikroipuina pic.twitter.com/xrA5t9WvAg
— ZornotzakoBarnetegia (@ZBarnetegia) May 8, 2020
Guzti honen helburua osasun krisiari aurre egitea da, baina…
Mendira joan, aske ibili, senideak bisitatu EZ
Lan egin, kontsumitu, bozkatu BAI
Des-fasea
— Ane Urrutikoetxea (@aneurruti) May 9, 2020
Euskara 0 fasean oraindik.
— Txuma Murugarren (@TxumaMurugarren) May 9, 2020
Bihotzean darama(tza)t dekretu jaurlaristikoa atzo itzultzen ibili d(ir)en itzultzailea(k)
— ?Ana Morales ? (@AnaisNi) May 11, 2020
Zer ordutan paseatu dezaket? Gintonic bat edatera joan naiteke bizikletan? Ama bisitatu dezaket? Lagunik etor daiteke nire etxera? Eta nire makina berean lan egiten duen lankidea?
Utzi galderak! Hona jolastera etorri gara! ???? pic.twitter.com/Z9iPCuUiwj— Asier K (@asier_k) May 11, 2020
Kulturgintzako dirulaguntzak zozketaz banatzearren indignatu gara (eta ez da gutxiagorako). Baina etxebizitzak zozketatzen ikusi dituen gizarte batetik gatoz… ?
— Jone Uria Albizuri (@joneurialbizuri) May 11, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Larunbat gaua, txoko erdi-ezkutu batean edaten, garagardo batekin mozkortuta eta autoritatearen beldur.
Kaixo, bigarren nerabezaroa.#orereta #errenteria #iztieta pic.twitter.com/zcADWb9fLp
— Erik Gartzia (@erikgartzia) May 2, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 19. astea