[Txiorik Onena] 2020ko 12. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 12. astea –
Urteko 12. astea da, nekez bada ere, atzean utzi duguna.
Ezohiko garaiak bizi ditugu, eta hautatutako txio sortak apenas du Koronabirusa edo honek eragindako itxialditik sortutako txioez aparteko gairik, izan txokor-batze, komuneko paper, balkoi edo beste menpeko aipamen.
Joan den asteko txiorik bozkatuena Idoia Torregarairena da.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
— Joni Ubeda (@joniubeda) March 16, 2020
Aspaldiko partez jeitsi naiz erosketak egitera eta kontutxo bat: ibili zarete komuneko papera gora eta komuneko papera behera, baina bitartean, tute ederra eman diezue garagardoen apalari, kabroiok! ?
— Goio Arana (@goioarana) March 17, 2020
Beharbada pandemia honen aurrean bizitzen ari garen ariketa kolektibo, komunitario, global hontatik ohartzera ailegatu gaitezke mundu honetan kontua ez dela norbera salbatzea, baizik eta soilik denok salbatzen bagara salbatuko dela norbera. #Koronabirusa
— Jon Maia Soria (@maia_jon) March 17, 2020
Eskerrak zeuri jauna ! ? pic.twitter.com/X8d46ZbnKe
— Ane Fernandez (@ninaizane) March 20, 2020
Balkoitik txaloka ari zen auzokide batek besteari: “¿Hoy por que es?”#lapiko-joatea
— Jon Aranburu Artano (@jonaranburu) March 20, 2020
6. eguna. Izena jarri diet etxeko objektu guztiei. Koldok uste du zoratzen ari naizela. Horrek kezkatzen nau: Koldo ezagutzen dudan lorontzirik zentzudunena da.
— Oihan (@oihantxabarri) March 20, 2020
Politikari batzuen diskurtsoen tonoa gudan egongo bagina bezala. Ez gara soldaduak, hiritarrak gara. UTIKAN zuen gerrak.
— Josu Bergara (@josubergara) March 21, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Jendea konfinamenduan: Gaur liburu bat irakurri dut, madalenak egin ditut, dokumental super interesgarri bat ikusi dut eta ukelelea jotzen hasi naiz.
Ni: Azkazalak moztu ditut.#etxeangeratu— Idoia Torregarai (@bootxo) March 14, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 12. astea