[Txiorik Onena] 2020ko 10. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 10. astea –
Urteko 10. astea, zazpi txiotan laburtua.
Asteon hautatutako txioetan gai hauexek landu dira: saldak, toponimia, futbola eta txistuak, kakaldiak, martxoaren 8a, Indurain… eta Urkullu Lehendakariaren txioak.
Iragan asteko sortatik, nor eta @CoronavirEUS izan dugu garaile!
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Belunaldien arteko misterio handienetako bat da, zergatik gure amentzat edateko moduan edo epel samarrak zeuden saldak diren guretzat irakiten dauden artefaktu edan ezinak. #gogoanzaitut
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) March 4, 2020
Euskal toponimia berria sortu beharrean gaude, hemen ideia batzuk:
Zakarmendi, Petrolerreka, Eukalipeta,Amiantopekoa, Zaborgain, Puriniturri, Porlanbide……— Güero Pacheco (@GueroPatxeko) March 5, 2020
Egin ezazue egunero euskaraz, Espainiako ereserkiari txistu egiteak baino min gehiago egiten die eta, eta utzi txapa emateari futbolarekin, mesedez.
— Unai (@unaimy) March 6, 2020
Kakaldi analogikoak. Dagoeneko hamar.
[Anoetako taberna baten komuneko atean]. #KakaEsplikatzen pic.twitter.com/5CqpgMgTvb— Martin Kitto (@martin_kitto) March 7, 2020
Urte dana parez pare
nahi dot izan burujabe
martxoak 8 ez baita nahiko
martxoak 9 gabe#Martxoak8 #emakumearennazioartekoeguna #bertsolaritza #koplatweet #koplatuink— Mauriziari keinuke (@MKeinuke) March 8, 2020
Indurain eta Alien-en arteko lotura ere argia da… pic.twitter.com/Ij1FldyWKA
— Bilynch (@BilynchNaiz) March 8, 2020
Txio bat
hartu
eta hitzez hitz
itzuli
eta harek zu ere
txundi
eta harek zu ere
nahasi
eta hitzez hitz
hartu
txio bat. https://t.co/dwklQeFpAr— Oihan (@oihantxabarri) March 9, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Noski baietz. Baina espainolez ere hitzegin nezake, eleaniztuna naiz, zuok ez bezela. https://t.co/M3ULmBzzQI
— CoronavirEUS ?? (@CoronavirEUS) March 3, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 10. astea