1980 urtetik estreinekoz, legebiltzarreko talde indartsuenak abertzaleak izango dira, Euskobarometroaren arabera

Inkesta Noticias de Gipuzkoan1980 urtean EAJk 25 eserleku lortu zituen, hurrengo indarra HB zen, 11rekin. Abertzaleen artean gertatuko zatiketek eta konstituzionalisten baturek, orain berriz gerta daitekeen egoera galarazi dute. Euskobarometroaren arabera, EAJk 22-23, Amaiurrek 19-22, PSEk 16 eta PPk 14 eserleku lortuko lituzkete. Ziur asko, lehen bi indarrak abertzaleak izango dira

Euskobarometroak hurrengo EAEko hauteskundeei begirako inkesta plazaratu du gaur:

Ilegalizaziorik tartean ez badago, emaitzek egungo legebiltzarraren osaketa irauli egingo du. EAJ irabazle izango dela iragartzen dute, baina Amaiur, koalizioa zehazteke badago ere, oso gertu izango du. PSE eta PP, ostera, beherago daude, bien artean 30 eserleku besterik ez dituztela, gaur baino 8 gutxiago. Ezker Anitzak bana lor dezake goi jota hiru herrialdeetan.

Abertzale-Konstituzionalista

  • EAJk eta Amaiurrek 41-45 eserleku
  • PSEk eta PPk 30 eserleku

Ezker eskuin

  • EAJk eta PPk 36-37 eserleku
  • Amaiurrek eta PSEk 35-38
Lurraldez lurralde
  • Araba: PP 7, EAJ 6-7, PSE 6, Amaiur 5-6
  • Bizkaia: EAJ 9, Amaiur 5-6, PSE 5, PP 4
  • Gipuzkoa: Amaiur 9-10, EAJ 7, PSE 5, PP 3
1980-2013

Inkestak irakurtzeko modu asko daude, pertsona bezain beste. Datuen artean badago 1980 eta 2013 (2012?) urteetako hauteskundeak lotzen dituen bat. Lehen aldia litzateke azken 32 urteetan lehen bi indarrak abertzale suertatzen direla. 1980 urtean EAJ (25) eta HB (11) izan ziren alderdi bozkatuenak; 36 eserleku guztira.

EAren eta Aralarren sorrerak eta PSEk EErekin egindako baturak nahiz UCDren desagerpenak saihestu zuen 1980 errealitate hura errepikatzea. 1980tik 1994ra EAJ eta PSE izan ziren indar nagusiak, 1998tik 2001era EAJ eta PP. Eta, azken bi legegintzaldietan, EAJ eta PSE.

 

 

12 pentsamendu “1980 urtetik estreinekoz, legebiltzarreko talde indartsuenak abertzaleak izango dira, Euskobarometroaren arabera”-ri buruz

  • Francisco “Pako” Llera (Euskobarometroko zuzendaria eta UPVko irakaslea) ez da informazio iturri fidagarria. Akaso txaskarrilloak egiteko balio dezake, baina inkesta horren eta nik oraintxe asmatu ahal ditudan datuen sinesgarritasun zientifikoa bera da: hutsaren hurrengoa.
    Aurreiritzia, alderdikeria, manipulazioa, gezurra… horretaz asko daki Pako Llera.
    Euskobarometroa zabor hutsa da, bere zuzendariaren sesgo ideologikoa ukaezina da, eta gainera, hautezkundez hautezkunde porrot egin duen artefakto soziologikoa. Kaka hutsa, bere nagusiak pozik mantentzeko. Enpresa pribatua balitz aspali porrot eginda litzateke.

  • Leku batean baino gehiagotan irakurri ahal izan dugu, Legebiltzarreko informazio hau dela edo aurreko beste batzuetan ere, Llera jauna ez dela inpratziala, edo Euskobarometroaren emaitzak manipulatuta egoten direla.

    Nik, kontuari buruzko ikuspegi osoagoa izateko, gomendatuko nizueke Euskobarometroaren emaitzak aurkezteko antolatzen diren prentsaurreko batera gutxienez hurbiltzeko. Nik neuk, behin izan nuen Llera jauna entzuteko aukera, prentsaren aurrean egindako ekitaldi batean. Bertan konturatuko zarete, benetan zenbaterainokoa den Llera jaunaren inpartzialtasuna, eta ez da nolanahikoa, ez alajaina. Azalpenek aurrera egin ahala konturatuko zarete, aurkeztutako datu estatistikoak eta Llera jaunak azaltzen dituen ondorioak ez datozela bat, are gehiago, sarri elkarren kontrakoa dira. Adibidez (politika aipatu gabe emango ditut adibideak), estatistikak badio: “ehuneko 46ren kolore gogokoena berdea da, ehuneko 17rena gorria, ehuneko 25rena urdina eta 12rena horia”, Llera jaunak erraz asko ondoriozta dezake (hala komeni izatera, jakina), jendeak ez duela berdea atsegin edo gorroto duela, erdiak baino gehiagok beste kolore baten alde egin duelako soilik. Eskuarki, manipulazioa abertzaletasunaren aurkakoa izaten da eta nik entzundako prentsaurrekoan ere hala izan zen.
    Salagarria iruditu zait hori guztia, baina gehiago ere badago: Azalpenak goia jotzen du, datu itxuraz objektiboak azaltzeko, Llera jaunak iritzia adierazten duten hitzak sartzen dituenean (“zorionez gehienek X iritzia daukate” eta halakoak entzun nizkion nik, gora inpartzialtasuna!).
    Horra nire iritzi xumea.

  • Ez al da ordua PSE ez jartzeko ezkertiar gisa? (PSE, PSN, PSOE…). Edo PSEren mailan kokatzen du bere burua orain Amaiurrek ezker-eskuin ardatzean?

  • Amonamantangorri 2012-03-03 01:27

    Bixenterekin ados. PSOE ez da sozialdemokrata, haiek bere burua ezkerrekotzat edukiagatik ere. PSOEz hitz egitean “sozial-liberal” terminoa erabiltzen da azken aldian. PSOE eta PPren arteko diferentzia nabarmenenak batez ere moral eta ohitura gaietan daude.

    Hala ere, identitate espainoleko ezkerra, inon egotekotan, PSEko militanteen eta zaleen artean dago…

  • EAEko aurreko hauteskundeetarako Paco Lleraren inkestak aurreikusi zuen emaitza:
    EAJ: 26-28
    PSOE 25-27
    PP 13-15
    EB 3
    EA 2-4
    Aralar 1
    UPD 0

    Emaitzak:
    EAJ 30
    PSOE 25
    PP 13
    Aralar 4
    EB 1
    EA 1
    UPD 1

  • Amonamantangorri 2012-03-04 14:50

    Aurreko emaitzek ez dute Lleraren lana hain gaizki uzten ba.

    Aurreko bi hauteskundeetan, ordea, antz gutxi eduki dute inkesten iragarpenek eta egiazko emaitzek. Ezin jakinda azken momentura arte ezkerreko subiranisten koalizioa aurkeztu ahalko zen, zeina alditik aldira izena aldatzen baitzebilen, egun batean hiru alderdi zirela eta hurrengoan lau,… Horrela, normala, emaitzak ongi ez asmatzea.

    Kontutxo bat: EiTBn inkestaren berri eman dutenean, Bildu/Amaiurren aukerari “Ezker Abertzalea” deitu diote, eta inkestan EA eta Aralar aukera posibletzat eskaintzen dira. Ez dut gogorik Euskobarometroaren pdf-a irakurtzen hasteko: oraingoan ere, galderak nola ostia egin ote dituzte?

  • Badirudi inkestan Ezker Abertzalea, EA eta Aralar bakoitza bere aldetik aurkeztu dituzte, eta gero horien guztien estimazioa batu “Amaiur”-en emaitza aurkezteko.

    Niri arraroa egiten zaidana da “Boto zuzena” eta “Estimazioa”-ren arteko erlazioa. Badirudi PP bozkatzeko intenzio zuzena %4,9 dutela, baina gero partiduaren estimazioa %15,4 da. IU zuzenean %3-k bozkatuko lukete, eta bere estimazioa %3,1 da. Dudan dauden guztiek eskumako partiduak bozkatzen al dituzte?

    Bestalde, informe hauek erdara hutsean eta “Vizcaya” bezelako terminoekin agertzea…

  • Erdara hutsez egotea, eta “Vizcaya” bezalakoak jartzea guztiz koherentea da, pertsonaiaren pentsaera kolonialista kontuan hartuta.

    Amonamantangorri: Llera jaunaren aurreikuspenek asko hobetzen dute ezker abertzalea tartean ez dagoenean, bere obsesioa desagertzen baita (berari entzuna diot ezker abertzalekoen kontra aurreritzi asko dituela, klasean! esan zuen. Ea nor den klasera ezker abertzaleko txapitarekin joaten dena. ilegalizazio garaietan Ezker abertzalearen eserleku zenbakia asmatzeko zailtasunez… ez dakit zaila ala erraza den, baina zuzenean galdetzen ez baduzu, askoz zailagoa da asmatzea.

    Euskobarometroa oso inkesta txarra da, bere zuzendariagatik, bere metodologiagatik eta (azken honetaz ez nago ziur, duela urte batzuk horrelakoa zen, orain ez dakit) kontrolengatik. Merkeago litzateke inkestarik ez egitea, Llerak bere obsesio partikularretaz hitz egiteko prentsaurreko bat deitzea hiru hilabetero eta aurrezten den dirua beste zerbaiterako dedikatu, UPVn egongo dira ba kontu inportanteagoak…

  • Amonamantangorri 2012-03-05 17:37

    Darta: ironikoa izan nahi nuen, baina igual ez zait ongi atera.

  • Josemari Navascués 2012-03-06 11:39

    Assarentzat
    Galdera bat (ez dakidalako da, ez da kritika): Llera Euskobarometroaren buru al zen PSOE lehendakaritzan jarri aurretik?

    Iritzia: parlamentuan botoen %25 izango duen taldea sartuko bada, beste taldeek, lehengo eserleku kopuru bera izateko ehunekoa handiagotu beharko dute %25 berri hori berdindu arte, ezta? Esan nahi dut PP/PNV/PSOE/IU/UPD: 100.000 boto = %X, baina botoen %25 kenduz gero, 100.000 ez da %X izango, X-%25 baizik. Beraz, ez dakit PPk nondik aterako dituen eserleku horiek.

  • Nik dakidala, hasieratik da Llera Euskobarometroaren zuzendaria, UPVko soziologia falkultateko ekimena da, ez Eusko Jaurlaritzarena.
    Kotilleo hau jada kontatu dut baina ikasle garaian nire ikaskide batzuek dirutxo bat irabazten zuten Euskobarometroko inkestak egiten. Baina arazotxo bat zegoen, kuotak (adina, sexua) eta ruta sistema erabiltzen zen inkesta egiteko (taula batzuk daude ausazko zenbakiekin, zenbaki horien arabera zein atari, pisu eta atean egin behar duzun esaten dizu); arazoa zen inkesta oso luzea zela, eta galdera asko ez zirela erraz erantzutekoak, ondorioz jende askok inkesta erdian ezetza ematen zuen, eta zuk lana erdi-eginda, inkesta hori ezin zenuen kobratu eta beste bat bilatu behar zenuen. ondorioz zer egiten zuten inkestatzaile batzuek? “Kontrol galderak” (kontrol galderak dira inkestatzaileek tranparik ez egiteko erabiltzen direnak) betetzen zituzten inkestatu errealekin, eta gero, “koherentzia” mantenduz, inkestaren beste galderak betetzen zituzten (genituen, nik noizbait lagunen bati lagundu diot) kafetegian. Nik dakidala inoiz ez zuten inor harrapatu (Kontrol falta ala oso azkarrak ginen? -lehenengoaren alde egingo nuke, nahiko pardilloak baikinen-)

    Bada beste kontu interesgarria: Euskobarometroko txostenetan zera esaten dute beti “inkesta honek ezetz asko jaso ditu -hau da jende askok ez du erantzun nahi- eta ondorioz sesgo bat dauka (%4 orain, lehen %5) -buruz ari naiz, okerren bat egon daiteke- alderdi nazionalisten alde (nazionalista abertzaleak, ez espainolak) baina emaitzak emateko orduan ez dugu kontutan hartu sesgo hura” Hau da, egileek uste dute beraien emaitzak %4-5eko desbideraketa dagoela, alderdi abertzaleen alde, baina eskainoen eta ehunekoen proiekzioa egiterakoan ez dute zuzentzen, nik behintzat ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik. Desbideraketa hori dagoela uste baduzu, zergatik ez duzu azalaratzen eta emaitzak diren bezala -zuk uste duzun bezala- azaldu? Boto emate asmo zuzenarekin egiten denez, “sukaldea” ezinbesteko elementua da, zilegia baino ezinbestekoa.
    Llera eta Mata nire irakasleak izan ziren, eta haiengandik gauza asko ikasi ditut: inkesta txar bat ikusita, inkesta on batekin baino gehiago ikasten da, mila esker, irakasle jaunak.

  • Amonamantangorri 2012-03-06 15:17

    Ala Darta! Orduan Euskobarometroaren ikerketa soziologikoek ez al dute deustarako balio? Ez al dira euskal jendartearen isla zientifikoki zedarrituak? Hori duk hori wikileaksa! Ez da komeni egia beldurgarri hori jendeak jakitea. Gure mundua bertan behera eroriko litzateke.

    Euskobarometroaren kalkuluen arabera, euskal herritarretatik %4-5 inguru armairutik atera nahi ez duten konstituzionalista espainolak dira?