1936ko kolpea gaitzetsi ez duelako, Frankismoaren biktimek Bonoren “mespretxua” salatu dute
75 urte igaro dira aste honetan Franco generalak eta enparauek II. Errepublikaren aurkako kolpea eman zutenetik. Espainiako Kongresuko bilkurak ez zuen urteurrenean Frankismoa gaitzetsi, eta, horren ordez, Kongresuko presidente Jose Bonok “bakea, errukia eta barkamena” aldarrikatu zituen.
Manuel Azañak 1938an idatzitako hitzaldiaren pasarteak irakurri zituen Bonok Frankismoaren biktimen elkarteek eskatzen zuten gaitzespenari uko eginez. 75 urteren ostean Jose Bonoren hitzaldian ez zen izan II. Errepublika Espainiarra defendatu zutenentzat hitzik egon. Ez zuen Franco ezta estatu-kolpea eta ondorengo diktadura aipatu ere egin.
Hori dela eta, Memoria Historikoaren Berreskupenaren aldeko elkarteak Kongresuko presidentearen “mespretxua” salatu eta “baztertu” nahi dituztela adierazi zuen. Foros por la Memoria elkarteko presidente Jose Maria Pedreñok ere gogor egin zuen Bonoren aurka: “Frankismoaren ideologiaren ondorengoa da Bono”. Beste hainbat elkartek ere Bonok Manuel Azañaren hitzaldia erabiliz gaitzespenari uko egin izana “lotsagarria” izan zela salatu zuten.
PP eta PSOEk ez zuten gaitzespenik faltan sentitu eta EAJ, ERC, ICV, BNG eta IU izan ziren Bonoren hitzaldia salatu zutenak. Aralarrek Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du 36ko kolpearen aurkako “gaitzespena” eta “biktimen errekonozimendua” onartuko dituen proposamena.
Mugimendua sarean
Espainiako Kongresuan estatu kolpearen 75. urteurrena dela eta haserrea piztu zen heinean, Espainiako Twitter-en #recuperarlamemoria TT bilakatu zen. Bertan bildu zituzten milaka lagunek haien familietako biktimen oroimenak. Publico egunkariak ere martxan jarri du memoria berreskuratzeko proiektu bat.
1936tik 1975ra Frankismoak eragindako biktimen errekonozimendua hanka motz gelditu bada, are nekezagoa da egunotan Espainian gertatzen direnank ulertzea.
- Rudolf Hess buruzagi naziaren hilotza itsasora botako dute haren arrastoak lurperatuta dauden lekua ez dadin neonazien erromesaldi tokia izan. Espainian, “Valle de los Caidos” eraikintzarrak zutik dirau.
- Francoren diktaduraren babesle izan ziren Falangisten ondorengo zuzenek haien alderdi politiko legala dute. Gaitzespenik ez, baizik eta “altxamendu nazionalaren” apologia egiten dute egungo legediaren babesarekin.
Lotsagarria eta salagarria!!
Historia nahita mozorratzea ardura handiko kontua iruditzen zait. Eta horretan Espainiako Legebiltzarburua aritzea salagarriagoa.
Ez ahaztu Errepubilka zela legezko gobernu-mota, eta horren kontra “altzatu” zirela besteak beste erromako Eliza, Europako fazistak eta naziak.
Ondo baino hobeto dakigu zeintzuk izan ziren, eta oraindik diren ondorioak.
Adi horrelakoekin! Bestela gure gazteek ez dute garai “ilun” horien berri izango.
sarraski hura egin zutenak kartzelan egon behar lukete eta inpunidadea ematen bazaie berriro gertatzeko bidea libre uzten duzu ezbakarrik baizik munduko beste lekutan ere bai